Descárgate la app
Nafarroako Gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioa 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onartzeko
2025ko urriaren 31a
Nafarroako Gobernuaren eta EH Bilduren arteko akordioa 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onartzeko
2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua ezohiko Gobernu bilkuran onartu ondoren, Foru Gobernuak eta EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioak akordio bat sinatu dute datorren urtearako Nafarroako aurrekontua errealitate bihurtzeko.
Lortutako adostasuna, Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren hitzetan, "bien artean partekatutako lehentasunen adierazpena da, akordio honek Nafarroako herritarren beharrak jasotzen eta aurreikusten dituzten aurrekontuak onartzeko bidea ematen baitu".
Dokumenak gobernuaren lan-arloen espektro handi bat hartzen du. Zehazki, fiskalitatearekin, lurralde kohesioarekin, gizarte eskubideekin, osasunarekin, hezkuntzarekin, kulturarekin eta horrela, banan-banan, Nafarroako Gobernuaren lan arlo guztiekin zerikusia duten neurriak.
Akordioa adostasun puntuak aurkitzeko hilabete baino gehiagoko elkarrizketen ondoren iritsi da, eta Arastiren arabera, "gaur egungo panoraman funtsezkoak izaten jarraitzen dute. Aurrera egiten ez duen Nafarroaren zarata eta proiekzioa, gezurra izateaz gain, kolpe handia da gure erkidegoaren prestigioari eta lan onari, gure mugetatik haratago. Horren aurrean, lan isila eta arduratsua egiten dut hazten jarraitzea ahalbidetuko diguten akordioen bila ".
Dokumentuak Nafarroako Gobernuaren konpromisoa jasotzen du, hura ordezkatzen duten talde parlamentarioen eta EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioaren bitartez, aldez aurretik adostutako zuzenketa guztien alde bozkatzeko, bai eta haiek sinatu ez dituzten zuzenketa guztien aurka bozkatzeko ere, bozketaren beste zentzu bat aho batez erabaki ezean.
Bestalde, EH Bildu - Nafarroa talde parlamentarioak konpromisoa hartu du edozein talde parlamentariok aurkez ditzakeen osoko zuzenketen aurka bozkatzeko, bai eta 2026ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Lege Proiektuaren onarpena errazteko ere.
Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Gobernuak eta EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioak akordioaren jarraipen batzorde bat eratzea erabaki dute, hartutako konpromisoak ezartzeko eta martxan jartzeko prozesua jarraitu ahal izateko, baita konpromiso horien betetze maila ebaluatu ahal izateko ere.