Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak 3,3 milioi euro jarriko ditu 2025-2026 ikasturteko unibertsitate-beken deialdirako
2025ko irailaren 15a
Nafarroako Gobernuak 3,3 milioi euro jarriko ditu 2025-2026 ikasturteko unibertsitate-beken deialdirako
Eskaerak aurkezteko epea eta zabalkunde kanpaina, TikTok sare soziala barne, astearte honetan, hilak 16, hasiko dira
Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bitartez, 3,3 milioi euro bideratuko ditu 2025-2026 ikasturteko unibertsitateko ikasketetarako beka eta laguntzen deialdi orokorrerako. Eskaerak telematikoki tramitatu ahal izango dira bihartik, asteartea, hilak 16, urriaren 15era arte, Nafarroako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu duenez.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).