2022ko urriaren 19a

Nafarroako Gobernuak 2023rako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua onartu du

Aurrekontua 5.748’9 milioi eurokoa da, iaz baino %9 handiagoa, eta 4.300’5 milioiko gastu ez-finantzarioa jasotzen da
Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua onartu du. Guztira 5.748.951.173 eurokoa da, eta  5.238.730.313 euroko gastu ez-finantzarioaren muga aurreikusten da. 

Datorren 2023 honetarako gastu-sabaia bi zutabetan eutsi da, esaterako ziurgabetasun garaietan ezkutu soziala finkatzeko apustua eta Europak bultzatzen duen ekoizpen edo demografia eredua eraldatzea lortzeko esfortzua. Horretarako, Nafarroako Gobernuak bere begirada gastu sozialaren aldeko apustua irmotu aldera eraman du. Ildo horretatik, Nafarroako Gobernuak batez beste 2.800 milioi euro bideratu ditu Osasuna, Eskubide Sozialak edo Hezkuntza bezalako departamentu sentiberen aurrekontuetara.

Bestalde, aurreproiektuak 249 milioi eurotik gora aurreikusten ditu funts europarretatik datozen ekimenetan, bai Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez eta bai REACT programaren bidez.

Gobernu bilkura ondoren garatu den prentsaurrekoan, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Aurrekontuen aurre-proiektu hau zein unetan heldu den nabarmendu digu “Ukrainan garatuz doazen gertakariek eragindako ezjakintasun sozial eta ekonomikoak dakartzaten egoeraren erdi-erdian”. Ildo horretatik nabarmendu du “une honetan, inoiz baino gehiago, pandemiak eragindako esfortzuaren ostean, eta kalean entzuten ditugun hurrengo hilabeteen gaineko zalantzekin, Gobernuak kontu irmo batzuk eratu nahi izan ditu, Ongizatearen egoeraren hobekuntza ahalik eta handiena lortzerakoan langileriaren berme modura konfiguratzea zainduz”.

Bere esku-hartzean, Saizek gogorarazi du aurreproiektu hau eratzeko bidea “iraganetik dator eta honi erantsi zaizkio noranzko berean ekarpenak egin eta arraun egin nahi izan duten talde haiek guztiak. Eta herritarrek baloratu eta behar duten zerbait da, esaterako, bereizten duenaren aurrean batasuna dakarten gai ezberdinen arteko akordio bilaketa”.

Ezkutu sozialaren bermea eta herritarren arteko berdintasuna

Aurreproiektuaren analisi zehatzean, arlo sozialak dira 2023rako aurreikusi gastuaren erdia baino gehiago kontzentratzen dutenak.

Arlo sanitarioan, profesionalak hala nola bere trebakuntza dira lehenetsiak eta nagusitu direnak, adibidez, osasun zerbitzu nafar osorako funts europarrekin prestakuntza plana baliatuz; bestalde, ikerketarako inbertsio estrategikoa nahiz ospitale publikoen sarerako azpiegitura oinarrietan eta azken belaunaldiko teknologian eta oso bereziki Nafarroako Unibertsitateko Ospitalean eginiko inbertsioa lirateke Osasun Departamentuaren apustu nagusienak.

Bestalde, Eskubide Sozialen Departamentua historiako hazkundetik handiena izatekotan dabil bere aurrekontuari dagokionez, 2022ko aurrekontuarekiko % 16 hedatzean. Bere lehentasunak mendekotasun, desgaitasun eta buruko gaixotasunen arretarako zerbitzuak eta prestazioak hedatu eta hobetzera bideratuko dira, horretarako ereduaren aldaketa bat bultzatuz; Enplegu Plana nahiz Enpleguaren Politika Aktiboen Plana garatzen jarraitzea; Babes soziala eta pobreziaren zein desberdintasunaren aurkako borroka irmotzea; horrez gain, desgaitasuna, gizarte inklusioa edota egoitza-zentroak sektoretako lan-baldintzetan aurrerapen nabarmena lortzea. Laburbilduz, 2023rako Eskubide Sozialen aurrekontuek Nafarroa berraktibatzen jarraitzeko ekarpena egiten jarraitzea dute helburu, gizarte zein ekonomia mailan, kalitatezko enplegua, gizarte eta lurralde kohesioa hala nola aukeren berdintasuna sustatuz.

Bien bitartean, eta departamentu “sozialen” gaiari jarraiki, Hezkuntza Departamentuak 40 milioi eurotik gorako hazkunde bat lortu du bere aurrekontuan, zein nagusiki erabili daitezkeen Haurren Eskoletako hobekuntzan; itunpeko hezkuntza sektoreko ordainsari- analogiaren aplikazioa Administrazioko pertsonalaren ordainketekin, unitateen aldaketa eta heziketa behar berezien deialdiaren hedapena; erdi mailako heziketa zikloetarako eta Batxilerrerako eskola-garraioaren hedapena hala nola gasoi kostuaren edota energiaren kostuen igoera bere gain hartzea; enpleguaren Konferentzia sektorialeko konpetentzien ardura handiagoa edo Berreskurapen zein Erresilientzia mekanismoekin finantzatutako proiektuekin lotura duen guztia, 13 milioi eurotik gorako balioa kontuan hartuta.

Bestalde, bere egoitza edonon dutela ere herritar ororen berdintasunerako urratsak eman nahian, Lurralde Kohesioko Departamentuak, hasiera batean, 2023an 569 milioi euroko aurrekontu batekin kontatuko du, egungo ekitaldiari dagokionez % 13 gehiago izanik.

Lurralde nahikotasun, justizia nahiz elkartasuna kontzeptuetan oinarrituta dagoen udal finantzaketaren eredu berriak aurrekontu igoeraren horren hein handi bat hartzekoa da bere gain, toki entitateak aurrekaririk gabeko egonkortasun batekin hornituz. Udalek eta kontzejuek datorren urtean 303 milioirekin kontatuko dute bere funtzionamendua nahiz herritarrei ematen dizkien zerbitzuak finantzatzeko, egungo kontuetan baino 31,5 milioi gehiago. Bestalde, toki entitateetan, 33 milioirekin hornitutako Toki Inbertsioen Planaz (TIP) baliatuko dira.

Errepideen hobekuntza ere funtsezkoa da lurralde ezberdintasunak murrizteko. Helburu horretarako, bere kontserbazioa, 42,6 milioi bideratuko dira. Era berean, nabarmentzeko modukoa da Belate eta Almandozeko tunelen bikoizketa lanen hasiera, horretarako 9,7 milioi erreserbatu dira. Bestalde, Landaben eta Aratzuri-Orkoien industrialdeen arteko trenbiderako saihesbidea eraikitzeko proiektua idazteko milioi bat aurreikusi omen da. Mugikortasunaren arloan, 5,1 milioi arte hedatu da autobuseko hiri arteko garraioaren bultzada. Era berean, Iruñerriko garraio publikorako ekarpena 17,9 milioira helduko da, ekitaldi honekin alderatuta 3,5 milioi gehiago izanik. Amaitzeko, Next Generation funts europarretatik datozen 11 milioi inbertituko dira, nagusiki bizikleta erreia duten ibilbide berriak eraikitzeko.

Ekonomia eta ekoizpen eredua, berriz arreta-gune

Nafarroako Gobernuak, pandemia osteko eta larrialdi energetikoaren egungo egoerari begira Aurrekontuen aurre-proiektu honekin, industriari eta industria-ehunari buruzko trantsizio ekologiko eta digitala bizkortzeko beharrezko baldintzak sortzea du helburu, ekoizpen ereduaren eraldaketarako eszenatoki batean lehiakorrak izaten jarraitze aldera. Trantsizio energetikoa, digitalizazioa eta 4.0 industria, hurrengo belaunaldiei etorkizun batean erronkak erresilientzia handiagoz gainditu ahal izatea ahalbidetuko dieten eredu jasangarri eta adimentsuago baterantz garamatzan eraldaketa sustatzeko palankak dira.

Estrategia esparru hau eredugarria izango da 2022 urtearekiko % 23 inguruko hedapena dakarren 2023rako aurrekontua erabiliko duen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko departamentuaren jarduera garatzeko.

Antzeko ildoari jarraiki doaz Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko departamentuaren esfortzuak, zeinen zifra absolutuak 2022ko kontuekiko % 9tik gora hedatu diren. Lehentasun hauen artean, Nafarroan talentuaren sustapena nagusitzen da bere garapen ekonomikorako faktore giltza modura. Ezagutzarako bultzada hau, hain zuzen, bikaintasunerantz doan unibertsitate publikoaren hezkuntza babestuz gauzatzen da, edozein pertsonentzat eskuragarria izanik, hezkuntza gizarte igogailu bikaina dela ulertzean.

Apustua, unibertsitateez eta enpresez haratago, halaber ikerketa-zentroetan, teknologia-zentroetan, enpresako I+D+i unitatetan eta Nafarroako I+D+i Sistema (SINAI) osatzen duten entitate haietan guztietan ere sustatzen da, beraz, Foru Komunitateko ekosistema berritzaile osoaren lankidetzak hala nola bultzadak zutabe oinarria izaten dirau 2023ko kontuetan.

Eta hori guztia derrigorrezko eraldaketa digitala alde batera gabe, alde batetik, Foru Administrazioan, herritarrei zerbitzu hobeak eta eskuragarriagoak eman ahal izateko, eta, bestetik, gizartean oro har, digitalizazioaren aukerak Komunitateko esparru orora eta bere biztanle ororengana heldu daitezen. Kasu horretan, Nafarroako Gobernuaren lan-esparruko ia guztietan bezalaxe, MRR funts europarrek eta REACT-EU ekimenak, ageriko protagonismoa izango dute 2023ko kontuetan.

Bestalde, eta halaber klabe ekonomikoan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak 2023. urterako aurreikusten duen aurrekontua 1.260 milioi eurora heltzen da. Kopuru horren baitan, partidarik esanguratsuena Estatuarekin eginiko Hitzarmenera bideratutakoa da eta 635 milioi eurokoa izatea aurreikusten da.

Fidantza-esparruan, departamentua lanean ari da beharrezko funtsak lortzearren, ohiko epemugak nahiz urteko defizit aurreikusia ahalik eta baldintza onenetan finantzatu ahal izateko, une orotan egonkortasun araudia betetzea zainduz. Egiten diren zor-igorpenen harira, hein handiena formatu jasangarrira bideratuko da, betiere Nafarroako Gobernuak finantzaketa berdearekiko eta sozialarekiko konpromisoa mantenduz. Bestalde, aurreko urtetan bezala, interesen karga murriztera bideratuko den zorpetze-zorroaren kudeaketa aktibo bat sustatuko da, ahal den neurrian.

Bultzada Suhiltzaileen, Foruzaingoaren eta Berdintasun politiken alde

2023rako Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Departamentuaren aurrekontuen aurreproiektuak 397milioi euroak gainditu ditu, 2022ko proiektuarekiko ia % 17 hedatuz.

Foruzaingoaren eta Suhiltzaileen nahiz Babes Zibilaren aurrekontuak % 8.5 eta % 10.2 hedatu dira, hurrenez hurren, eta gobernuak segurtasunaren arretan eta bereziki suteak itzaltzeko larrialdiei erantzuteko orduan hobetzearren baliabideak eta langileak hobetuz jarraitzeko duen konpromisoaren isla dira. 2,5 milioi euro gehitu dira 2022ko deialdien ostean 43 foru polizia berri eta 45 suhiltzaile eransteko.

Baso-suteak ezabatze aldera, suhiltzaileen pertsonala hedatzeaz gain, nabarmentzekoak dira suteak itzaltzeko ibilgailuak eskuratzeko partidetako % 40ko igoera nahiz Tafallan suhiltzaileen parke berri bat eraikitzeko 2.000.000ko partida bat. Halaber % 20 hedatu da suteak itzaltzeko eta larrialdietako helikopteroen zerbitzura bideratutako partida.

Bestalde, foru Gobernuak Berdintasun politiken bultzada lehenesten dihardu, emakume ororekiko indarkeria eta LGTBIfobia gaitzetsiz. INAI/NABIren aurrekontua 4.715.135 eurora heldu da eta besteren artean, sexu gehiegikerien biktimentzako 24 orduko arreta-gune bat martxan jartzeko erabiliko da.

Gainera, Nafarroako Jauregiko birgaikuntza, eraginkortasun energetiko eta konponketa lanak exekutatzen jarraituko dira, Nafarroako Gobernuaren egoitza zentrala gaurkotze aldera, eta horrek kontsumo elektrikoaren % 90 arteko aurrezki bat suposatuko du.

Hori horrela, gazteria eta irisgarritasun unibertsala arloetan, foru exekutiboak zeharkako apustu bat egin du mota ezberdinetako politiketarako departamentuen arabera: bekak, hezkuntza, LP, enplegagarritasunerako eta ekintzailetzarako laguntzak, etxebizitzarako sarbidea, etab.

Hain zuzen etxebizitza politikak sendotzeko, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak 88 milioitik gorako aurrekontu batekin kontatzen du, alegia 2022ko aurrekontuarekiko % 9 gehiagorekin.

Termino kuantitatibotan, Departamentuaren aurrekontu partida nagusienak etxebizitza publikoaren sustapenera bideratzen dira, nagusiki alokairu erregimena duten haietara, eskari anitz bati erantzuteko hala nola eraikinetako irisgarritasuna nahiz eraginkortasun energetikoa bermatzeko birgaitze babestua bultzatzeko; helburu biek ere, Aurrekontuen hein handi bat hartzen dute eta aurten, gainera, Europar Batzordetik sustatutako apustu ezberdinekin lerrokatuta daude Renovation Wave, New European Bauhaus proiektua eta Next Generation programako MRR-ren jarduera direla medio.

Kulturaren aldeko apustua

Kultura eta Kirol Departamentuko Aurrekontuaren aurre-proiektua 70 milioi eurotik gorakoa da; horrek esan nahi du aurreko aurrekontuarekiko % 10,25 hedatu dela eta lurralde egituraketa ahalbidetzen duten kultura eta kirol politika publikoetan aurrera egiten jarraitu ahal izango dela. Era berean, funtsezkoa da programak finkatzeko eta hedatzeko, kultura eta kirol agenteentzako bideratutako laguntza-lerro nagusiak eta halaber toki entitatetarako izaten direnak hobetu ahal izateko.

Aurrekontuetan barne hartzen diren hurrengo urterako erronken artean Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoetatik nahiz REACT-etik datozen funts europarren kudeaketa dago. Funtsak departamentuak jarraitzen dituen politikekin lerrokatuta daude. Kulturak proiektu artistikoen garapenerako diru-laguntzak bideratuko ditu landa-ingurunetan, kultura-industrien babeserako, esparru eszeniko eta zinematografikoen hobekuntzarako eta digitalizaziorako, edo ondare historikoa birgaitu eta barreiatzeko.

Aldiz, Kirolean, bere agenteen garapen digitalera, kirol parekidearen eta inklusiboaren proiektuak inplementatzera eta jarduera fisikoa nahiz osasuna sustatzera bideratuko da, baita “Fuerte del Príncipe” egoitzan eraginkortasun energetikoaren irizpideak jarraituz birmoldaketak egiteko ere.

Bestalde, Migrazio Politiken eta Justiziaren Departamentuak bere aurrekontua 46 milioi euro baino gehiagora hedatu du, eta horrek % 9’24ko gehikuntza bat suposatzen du.

Ekitaldi honetan, gastu-sabaiaren baitan, Covid-19aren ondoren abiarazi ziren Europako Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren (MRR) programetan, hainbat proiektu barne hartzen dira. Zehazki, Justiziaren Zuzendaritza Nagusiak partida ezberdinak ditu eskura, 2.125.000 euroko kopuru totalarekin, Justiziaren zerbitzuetako digitalizazioan eta hobekuntza teknologikoan oinarritutako lau proiekturako; aldiz, Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak 530.918,14 euro kudeatuko ditu Kideak programan, 18 eta 23 urte arteko adinetako eta Nafarroan familia babesik gabeko gazte migratzaileen aldeko React laguntzen esparruan, zein dagoeneko 2022ko aurrekontuetan kopuru berdinarekin barne hartuta zegoen.

Departamentu honen harira, Nafarroako Gobernuak berriztapen justizian, bitartekaritzan eta prozesu penal batean nahasitako pertsonentzako esparru guztietako babes-zerbitzuen alorrean eginiko apustua sendotzen da, atal guztietarako aurrekontu hornidura hedatuz. Beste apustuetako bat, etxeko eta genero indarkeriarako arretan datza, Delituen Biktimei Arreta emateko Bulegoa dela medio.

Bestalde, migrazio politiken esparruan, diagnosia zein Harrera Plana elaboratu ondoren, pertsona migratzaileentzako informazio-gune bateratu bat jarri da martxan, eskuragarri jartzeko, bere hizkuntzetan, ingurune berri batera heltzean behar duten informazio oro eta behar duten arreta-gune ezberdinetara eratortzeko. Horrez gain, arrazakeriaren zein xenofobiaren aurkako borrokaren apustua indartu da, Departamentuko zutabeen artean beste bat izateagatik.

Landa Garapeneko Departamentuaren aurrekontua 162,8 milioi eurora heldu da; horrek, 2022ko aurrekontuari dagokionez % 12,78ko gehikuntza bat suposatzen du.

Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren aurrekonturako ildo nagusiak, nekazaritza sektorean eginiko inbertsioak bitarteko eta jardueran gazteria txertatuz, lehiakortasuna babestera, Nafarroako kalitatezko irudiak, zirkuitu laburreko merkaturatze-zirkuituak eta tokiko ekoizpenak, sektorearen berrikuntza sustatzera eta PAC-eko estrategia lerro nagusiekin lotutako alorretan nekazaritza ustiapenetan aholkua ematera bideratu dira, baita landa-inguruneko jarduera ekonomikoa dibertsifikatzera ere.

Nekazaritzan suteen ondorioz zerealean jasandako galerak konpentsatzeko 400.000€-ko partidaren sorrera lehenetsi da, Nekazaritza-aseguruaren indemnizazioekiko osagarria eta prezio kontratatuen eta merkatuko prezioaren arteko arrakala murrizteko aukera bat dakarrena. Bestalde, ekitaldi honetan300.000€-ko aurrekontuarekin hornitzen da PAC 2023 eskarien kanpaina garatzeko kolaborazio entitateekin adostutako hitzarmena.

Abeltzaintzarako, laguntza lerroak dakartzaten partidak hornitu dira halaber kolaborazio entitatetan, abereen aldeko elkartetan eta abereak babesten aritzen diren toki entitatetan 300.000€-ko kopuru totalarekin, abereak Babesteko lege-esparruan. Halaber 175.000€-ra hedatu da espezie ezberdinen defentsa sanitariorako elkarteak sustatzeko partida.

Bitartean, Ingurumen esparruan, igorpen urriko ekonomia bat sustatzeko, ekonomia zirkularra aktibatzeko, kutsadura substantzia toxikorik gabeko ingurune bihurtzeko, basoko ekosistemak eta bioaniztasuna zaindu eta berrezartzeko politikak aplikatzeko jarduera sustatzen jarraituko dira.

Herritarrekiko Harremanen departamentuak 2023rako 22,3 milioi euroko aurrekontu batekin kontatzen du, eta horrek 2022ko aurrekontuarekiko % 31,2 gehiago suposatu du.

Gehikuntza honek badu zerikusirik, besteak beste, Rozalejoko Markesaren jauregiko birgaikuntza lanekin, jarraian Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusirako egoitza bezala egokituko baita, eta lan hauek hurrengo hilabetetan zehar exekutatuko dira.

Proiektu honi ekiteaz gain, departamentuak bere politikak finkatzeko saiakeran dihardu, epe luzerako helburuak lagun, kasu, Nafarroako bizikidetza hobetzea, babes materiala emanez Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideak esparruetako zeharkako politiken multzo bati.

Kanpo Ekintzaren harira, estrategia-lerroak hiru esparrutan oinarritu dira: Europako eskualde lehiakor bezala Nafarroaren posizioa hobetzea; “Mugaz gaindiko Nafarroa” ardatza eta “Nafarroa munduan” ideia, Nafarroak kanpoan dituen herritarrekiko bere komunikazioa sendotze aldera.