2023ko ekainaren 27a

Nafarroak urte amaierara arte mantenduko du autobus bidezko garraio publikoaren bonuen prezioaren % 50eko deskontua

Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak bilera bat egin dute neurriaren xehetasunak aztertzeko, zeinak eragina izango duen bai hiriarteko garraioan, bai eskualdeko hiri-garraioan, azken kasu horretan Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak onartu ondoren
Berta Miranda, directora general de Transportes y Movilidad Sostenible; 
Bernardo Ciriza, consejero de Cohesión Territorial; y David Campión, 
presidente de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona, durante la reunión 
mantenida esta mañana en relación a la ampliación de los descuentos en el 
transporte público en autobús en Navarra.
Berta Miranda, directora general de Transportes y Movilidad Sostenible; Bernardo Ciriza, consejero de Cohesión Territorial; y David Campión, presidente de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona, durante la reunión mantenida esta mañana en relación a la ampliación de los descuentos en el transporte público en autobús en Navarra.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroak urte amaierara arte mantenduko du autobus bidezko garraio publikoaren bonuen prezioaren % 50eko deskontua. Neurri horrek hiriarteko garraioari zein eskualdeko hiri-garraioari eragingo die, azken kasu horretan Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak onartu ondoren.

Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta David Campión Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak bilera egin dute ekimenaren xehetasunak aztertzeko. Bileran Berta Miranda Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko zuzendari nagusia ere izan da.

Azpimarratzekoa da Espainiako Gobernuak bonuen deskontuaren % 30 bere gain hartuko duela, gaur goizean egindako Ministroen Kontseiluan onartu den bezala. Bestalde, Nafarroako Gobernuak gainerako % 20a finantzatuko du.

Garraio publiko kolektiboak energiaren eta erregaien prezio altuen egungo egoerari aurre egiteko duen zeregina sustatzeko beharrari erantzuten dio neurriak, bereziki herritarren eguneroko mugikortasunari eragiten baitio.

Gogoratu behar da garraio publiko kolektiboa funtsezko garraiobidea dela, fidagarria, justuagoa termino sozialetan, inklusiboagoa, eta eragin positibo handia duela ekonomian eta industrian. Gainera, funtsezko pieza da helburu klimatikoak lortzeko, emisioak murrizteko eta gizarte gisa ezarri dugun ezbehar-tasa hobetzeko. Era berean, garraio publiko kolektiboari esker, espazio publikoa modu eraginkorragoan erabil daiteke eta hirietan eta mota guztietako errepideetan pilaketak murriztu daitezke. Izan ere, autobus baten edo autobus estandar baten edukierak 30 ibilgailu pribatutik gorako bidaiariak garraiatzeko aukera ematen du.

Autobus bidezko hiriarteko garraioa

Autobus bidezko hiriarteko garraioan, murrizketa hori bonuen eta erabilera anitzeko tituluen prezioei aplikatuko zaie, bidaia bat baino gehiago egiteko txartel baliodunak baitira, joan-etorriko txartelak kanpo utzita. Horrela, garraio publikoaren ohiko erabiltzaileei lagundu nahi zaie, garraiobide kolektiboen erabilera sustatuz.

Nafarroan, bidaiarien errepide bidezko garraio publiko erregularreko zazpi zerbitzu daude, gaur egun garraio-abonuak edo erabilera anitzeko tituluak dituztenak: Iruñea-Gasteiz zerbitzua; Iruñea-Ubarmin klinika zerbitzua; Iruñea eta Hondarribia zerbitzua, Oronoz-Elizondo eta Irun-Donostia hijuelak dituena; Iruñea-Zaragoza zerbitzua; Iruñea-Donostia zerbitzua; Iruñea eta Garraioaren Hiria lotzen dituena. Aipatzekoa da deskontudun tituluen artean Tierra Estella Bus zerbitzuaren diru-txartela ere sartzen dela, Iruña eta Logroño arteko linearen barruan.

Iruñerriko hiri garraioa

Eskualdeko hiri garraioari dagokionez, deskontuak luzatzeko erabakiaren berri izan ondoren, Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorrak onartu beharko du neurria. 2022ko abenduan gertatu zen bezala, proposamena onartzen bada, Nafarroako Gobernuak eta zerbitzua ematen den arloko 18 udalek % 20ko deskontua hartuko dute beren gain, eta Estatuak, berriz, % 30ekoa.

Deskontua villavesaren abonu eta diru-tituluen prezioei aplikatuko zaie. Beherapen hori ez zaio aplikatuko billete errazari, ez eskudirutan ordaintzen bada, ez banku-txartelarekin ordaintzen bada.

Bidaiariek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko, neurriak urtarrilaren 1etik indarrean dauden prezioen jarraipena dakarrelako.