Descárgate la app
Martxoko datuen arabera, Ogasunaren bilketa metatua 1.253 milioikoa da
2023ko apirilaren 20a
Martxoko datuen arabera, Ogasunaren bilketa metatua 1.253 milioikoa da
Infografía del informe de la recaudación correspondiente al mes de marzo. Deskargatu irudia
Irudi galeriaNafarroako Foru Ogasunak 1.253,3 milioi euro bildu ditu martxoan, eta 1.139,4 milioi euro 2022ko martxoan. Horrek esan nahi du % 10eko igoera izan dela urte arteko baliotan, bilketa osoaren % 16,2ko hazkundearen ondorioz, eta itzulketak deskontatu behar dira, % 38,7 hazi baitira.
Martxoan kontabilizatzen dira urtarrilari dagozkion kuoten diru-sarrerak, aldizkakoak ez diren zergak eta garaiz kanpoko ordainketak barne. Eta horri, Estatuarekin likidatutako doikuntza fiskalak eransten zaizkio, alegia urteko lehenengo hiruhilekoari dagozkionak aurreko ekitaldiko behin-betiko likidazioarekin batera. Beraz, Ogasunaren kudeaketa zuzenak dakarren diru bilketa % 5,6 hazi da urte arteko terminotan; doikuntza fiskalak berriz, % 18,8 hazi dira.
Kapituluen araberako eboluzioa aztertzen badugu, zerga zuzenen bilketa likidoa 564,1 milioi eurora iritsi da, urte arteko % 13,2ko hazkundearekin. Zeharkako zergetan, 680,8 milioi euro bildu dira, % 7,4ko hazkunde bat lortuz. Bestalde, tasak eta bestelako diru-sarrerak % 20,2 hazi dira, 8,4 milioi eurora iritsi arte.
Zerga nagusienen portaerari dagokionez, PFEZn, kudeaketa zuzen metatuaren araberako diru-bilketa 500 milioi eurora iritsi da, iaz data hauetan bildutakoarekin alderatuta % 5,6 hedatuz, lan-atxikipenen portaera egokiaren ondorioz (450,5 milioi euro, iaz lortu ziren balioekiko % 6 hedatuz) hala nola kapital atxikipenen bilketaren ondorioz (34,7 milioi euro, urte arteko % 5,4ko hazkundearekin).
Sozietateen gaineko Zergak berriz, -1,8 milioi euroko balio erantsi batzuekin, iazko data hauekiko balio nabarmenki txikiagoak aurkezten ditu. Horretarako arrazoia da 2022ko IS Kanpainari dagozkion aurtengo urtarrila eta otsaila artean itzulitako zergak jasotzen ari direla.
BEZaren kudeaketa zuzenari dagokion diru-bilketa % 2,8 hedatu da, diru-bilketa osoari esker, % 25,7 handiagoa; baita itzultze garrantzitsu batzuei esker ere, izan ere, aurreko ekitaldikoekin alderatuta % 38,5 hazi dira.
Zerga Bereziek ere kudeaketa zuzenaren araberako bere diru-bilketa hedatu dute, kasu honetan, % 34,8, irudi ororen urte arteko hazkundeekin, tabakoaren jardueren gaineko Zerga bereziaren kasuan salbu. Nabarmentzekoa da Hidrokarburoen gaineko Zergaren hazkundea, zergaren portaera egokia dela-eta, baina bereziki, iazko data hauetan baino hileroko bat gehiago ordaindu delako.
Doikuntza fiskalen harira, Estatuarekin likidatu dira duela gutxi onartutako Lanaren eta Kapitalaren Atxikipenen araberako doikuntza hala nola lehenengo hiruhileko BEZaren nahiz Zerga Berezien gaineko behin-behinekoak, baita 2022ko behin-betiko likidazioa ere. Lan Atxikipenen nahiz higigarrien Kapitalaren araberako doikuntzak, Nafarroaren aldeko 53,1 milioi euroko zifra lortu du, doikuntza honekiko diru-sarrera erregularren lehenengo hiruhilekoa izanik.
BEZaren doikuntzari helduz, 401,9 milioi euroko bilketa likido bat gauzatu da, 2022. urtearekiko % 4 handiagoa. Horrez gainera, fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien doikuntzek Estatuaren aldeko 5,5 milioi euroko saldo garbia ekarri dute, iaz hilabete honetan, ordaindutako 7,9 milioi euroekiko zifra txikiagoa. Guztira, 449,5 milioi euro zeinek urteko lehen hiruhilekoan metatutako bilketa likidoaren % 35,9a ordezkatzen duten.
Ondorioz, Nafarroako Foru Ogasunak metatutako zerga-bilketa likidoa 1.253,3 milioi eurokoa izan da, zeinek 2023. urte honetarako 4.573,1 milioi eurotan finkatutako diru-sarreren aurrekontua kontuan hartuta, exekuzio mailaren % 27,4 bat suposatzen duen.