Descárgate la app
Lodosa-Sartagudako araztegiaren birmoldaketak, 2027aren hasieran amaituko denak, 6.500 biztanleen uren eta inguruko industriaren tratamendua optimizatuko du
2026ko urriaren 9a
Lodosa-Sartagudako araztegiaren birmoldaketak, 2027aren hasieran amaituko denak, 6.500 biztanleen uren eta inguruko industriaren tratamendua optimizatuko du
Chivite kontseilariak obren aurrerapena bisitatu du gaur, 6,4 milioi euro inbertituta
Lurralde Kohesioko kontseilari Oscar Chiviterekin batera izan dira Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusi Jesus Maria Rodriguez, Nilsako zuzendari kudeatzaile Fernando Mendoza eta Montejurrako Mankomunitateko lehendakari Susana Castanera.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 6,4 milioi euroko inbertsioa egin du Lodosa-Sartagudako araztegia eta El Ramal, Los Cabezos eta Gobellako industrialdeak osorik berritzeko eta birmoldatzeko. Obra hori saneamendu-kanonari esker finantzatu da. Jarduketa 2027an amaitzea aurreikusten da, eta udalerrietako ia 6.500 biztanleen uraren tratamendua eta saneamendua modernizatzeko balioko du, baita inguruko enpresentzat ere. Araztegia modernizatzeko lanak joan den azaroan hasi ziren.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)