2025ko abuztuaren 1a

Kulturak Nafarroako 2024-2028 Kultura Plan Estrategikoaren dokumentuak argitaratu ditu irakurketa errazean

Neurri honen helburua Nafarroako Gobernuaren Irisgarritasun Plan Operatiboan ezarritako neurriak betetzea da
Irakurketa errazeko bertsioari esker, dokumentua hobeto hurbilduko zaie 
hainbat kolektibori
Irakurketa errazeko bertsioari esker, dokumentua hobeto hurbilduko zaie hainbat kolektibori  Deskargatu irudia Irudi galeria

Kulturako, Kiroleko eta Turismoko Departamentuak Nafarroako Kulturaren Plan Estrategiko berria onartu zuen 2024. urtearen amaieran. Plan horrek departamentuak 2028. urtera arte garatuko dituen ekintzen ildo nagusiak zehazten ditu. Dokumentua eskuragarri jartzen da orain, erraz irakurtzeko moduan, irisgarritasuna hobetzeko eta, besteak beste, adimen- eta garapen-desgaitasuna duten pertsonei, adinekoei edo hizkuntza ondo ezagutzen ez dutenei mesede egiteko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).