Descárgate la app
Kultura Ministerioko Liburuaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako zazpi liburutegi saritu ditu irakurzaletasuna sustatzeko proiektuengatik
2025ko urriaren 27a
Kultura Ministerioko Liburuaren Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako zazpi liburutegi saritu ditu irakurzaletasuna sustatzeko proiektuengatik
Aiegi, Cascante, Lerín, Faltzes, Mélida, Mendavia eta San Adriánek María Moliner kanpainaren aintzatespena jaso dute
Saritutako liburutegiek eskudirutan jasoko dute saria, eta udalek liburuak edo aldizkako argitalpenak erosteko erabili beharko dute
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Kultura eta Kirol Ministerioak Nafarroako zazpi liburutegi saritu ditu Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketa Sustapenaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 2025eko Maria Moliner Sariaren barruan irakurzaletasuna sustatzeko egindako proiektuengatik. Sarirako hautagaien balorazioaren emaitzak adierazten dituen behin betiko ebazpen-proposamena jendaurrean jarri da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).