2023ko otsailaren 1a

Kanpo Ekintzak 2023ko mugaz gaindiko laguntzen deialdia aurkeztu die toki eta gizarte erakundeei

Dirulaguntzen helburua Nafarroako eragileen eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren arteko lankidetza jarduerak bultzatzea da

Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak 2023rako mugaz gaindiko laguntzen deialdia aurkeztuko die bihar hainbat toki eta gizarte erakunderi, online mintegi baten esparruan. 40.000 euroko zuzkidura izango du eta laster argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Web-mintegi honen garapena zuzenduko dute Sergio Pérez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiak hala nola Juan Carlos Castillo Udal eta Kontzejuen Nafarroako Federazioko jarduneko lehendakariak. Jardunaldiaren itxiera Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariari dagokio, eta Garraldako nahiz Uharte Arakileko hala nola Ilundain Haritz Berri Fundazioko ordezkarien partaidetzarekin kontatuko du; horien eskutik, 2022an bide honetatik finantzatutako kasu arrakastatsuak emango dira ezagutzera.

2020an abian jarri ziren diru-laguntza hauen helburua da mugaren albo bietako agenteen arteko lankidetza, eta bereziki Pirinio Atlantikoetako Departamentuko entitateekin egina sustatzea, zeinekin Nafarroako Gobernuak lankidetza ibilbide luze bat mantentzen duen. Bi finantzaketa bide kontenplatzen ditu, bakoitza 20.000 eurorekin hornitua: bat tokiko entitatetara zuzenduta dago bereziki eta bestea entitate sozialetara. Laguntzek deialdian zehaztutako gastuen % 100a estaltzen dute, proiektu bakoitzeko 5.000 euroko atari bat erabiliz.

Ekimen honekin esperientzien trukea sustatu nahi da, baita sareen sorrera eta finkapena ere, horrez gainera hiritarren mugikortasuna, mugaz gaindiko eta Europa mailako gaien informazioa eta hedapena erraztu, testuinguru horretan oztopo juridiko eta administrazio arlokoak detektatzea bultzatuz.

Proiektu aurkeztuek mugaz gaindiko harremanak garatzeko eta sendotzeko ekarpena egin beharko dute turismoa, ingurumena, garapen jasangarria, toki ekonomia, kultura, ekintza soziala, gazteria, kirola, eleaniztasuna, memoria historikoa eta zahartze aktiboa bezalako arloetan.

Deialdia 2021-2024 Kanpo Ekintzako Planean datorren neurrietako bat da, zeinen 2. ardatzak (Mugaz Gaindiko Nafarroa) Nafarroaren muga-kokapena kapitalizatu nahi duen lankidetzako foro eta programa europarretako partaidetza aktiboa dela medio, lurraldearen, bere Administrazio publikoaren nahiz agente sozio-ekonomikoen onura bilatuz.

Eskala txikiko proiektuak bultzatuz, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak etorkizun batean eskala handiagoko ekimenak bultzatzeko balio dezaketen sinergiak, harremanak edo kideak sortzea du helburu, adibidez, euro-eskualdeko eremukoak edo POCTEFA lurraldekoa (Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programa Operatiboa), zein sortu zenetik Nafarroa barne hartzen duen Pirinioetako Laneko Komunitateak kudeatzen duen.

Itzulera sustatzeko laguntzen deialdia

Bestalde, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak laguntzen deialdi bat onartu du 20.000 euroko kopuruagatik, Nafarroako pertsona emigratzaileen eta bere senideen itzulera bultzatzera bideratuak. Kanpoan dauden Nafarroako Herritarrentzako NEXT Estrategia dakarren “Nafarroa munduan” Kanpo Ekintzako Planaren 3. ardatzean aurreikusitako ekintzetako bat dugu hizpide eta NEXT RetorNA ekimenean txertatutako eta Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak joan den udan aurkeztutako 22 neurrietako bat da. Laguntzen lerroak nahi duen orori Nafarroara itzultzea erraztu nahi lioke.

Itzulerarako laguntzen onuradunak izan litezke, besteren artean, ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonak (banakoak edo familia unitateko gainerako kideekin etorri ahal direnak): Nafarroan jaio izana edo Espainiako azken auzo administratiboa Nafarroa izan dutenak, edo Nafarroan jaiotako eta estatuko legediaren arabera espainiarrak bezala inskribatutako pertsonen seme-alaba izatea; deialdian finkatutako errenta-mugen baitan aurkitzea; itzulera atzerritik edo Nafarroako edozein udalerritik egin izana edota egiteko asmoa izatea 2022ko urriaren 22tik 2023ko azaroaren 3ra; Atzerrian lege-egoitza eduki izana gutxienez urtebetez jadanik Nafarroara itzulitako pertsonentzako itzuleraren data eraginkorretik, edo atzerrian gutxienez urte bete bizitzen eman izana, itzuli nahi duten pertsonentzako laguntza eskaera egin den datatik.

Laguntzaren zenbateko maximoa eskatzaile bakoitzeko 2.000 eurokoa da, eta zenbateko hori 500 hedatuko da familia-unitatearen ardurapeko pertsona bakoitzeko, adinez nagusi direnak barne, gehienez 3.500 euroko zenbateko batekin.

Diruz lagundu ahal diren gastuak kontsideratuko dira pertsona eskatzailearen bidaiaren kostuari, eta bere kasuan, halaber itzultzen diren unitateko kideenari, edota Nafarroara bere altzariak eta tresneria ekartzeak izaten duen kostuari dagozkienak.

Eskaerak aurkeztu ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialeko deialdia argitaratzen den unetik, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edota Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren urriaren 1eko 39/2015 Legeren 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein esparrutan, Nafarroako Gobernuaren webgunean eskura dagoen eskari modeloa jarraituz. Halaber Erregistro Orokor Elektronikoan tramita daiteke.