2025ko urriaren 27a

Hezkuntzak eta 46 udalek eta gizarte-erakundek berritu dute “Kanpo Lana” hitzarmena, bizikidetza-zailtasunak dituzten ikasleei gizarte- eta prestakuntza-arreta emateko

Kanpoko giroetako zereginak eta jarduerak eskaintzen ditu, ikasgeletan portaera asaldatzaileak zuzentzeko tresna gisa
Gimeno kontseilaria Kanpo Lana ekimenera batu diren eragileekin.
Gimeno kontseilaria Kanpo Lana ekimenera batu diren eragileekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Carlos Gimeno, Hezkuntzako kontseilariak, Departamentuak eta 46 toki-erakundek, gizarte-zerbitzuen mankomunitatek eta Nafarroako hainbat elkartek bultzatutako “Kanpo Lana” programan laguntzen duten erakundeen kopurua handitzeko eskatu du. Programaren helburua da ikasgelan bizikidetzarako jokaera desegokiak dituzten ikasleentzako gizarte laneko neurri osagarriak hartzea. Bere hitzaldian, Departamentuaren egoitzan egindako ekitaldian, non programa honen baterako hitzarmena berritu den, kontseilriak datuen bilketa optimizatzeko deia egin du, programaren eraginkortasuna ebaluatzeko eta hobetzeko elementuak sartzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).