2025ko ekainaren 11a

Gobernuak 525.000 euroko laguntza emanen die kirol-klubei eta filialei nazioarteko, nazioko edo erkidego arteko lehiaketetan parte hartzeko

Gobernu bilkuran onartu du laguntza horiek banakako ebaluazioaren araubidean ematea
Personas participando en una carrera en una pista de atletismo.
Personas participando en una carrera en una pista de atletismo.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak baimena eman du, gaurko bilkuran, ebaluazio indibidualizatuaren araubidea ezartzeko nazioarteko, estatuko edo erkidego arteko lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten kirol klub eta haien filialei dirulaguntza emateko deialdian, lehiaketa horiek izaera ez-profesionalekoak direnean eta beste deialdi batzuetan jasota ez dauden beste lehiaketa ofizial batzuetan parte hartzen dutenean. 

Laguntzak 525.000 eurokoak izango dira, eta 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era arteko epea izango dute. Deialdia eta oinarriak laster argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO), eta ondoren irekiko da eskaera egiteko epea.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).