2025ko martxoaren 26a

Foru Gobernuak 1.170.000 euroko laguntzen deialdia egin du txikizkako merkataritzako enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko

Gaurtik aurrera bost proiektu motatarako eska daitezke: modernizazioa eta erreforma, eskualdaketa, merkataritza ez-sedentarioa, ekintzailetza eta digitalizazioa
Interior de la tienda de ropa 'Hope', situada en la calle Mayor de Olite, 
visitada en fechas recientes por el director general de Comercio y Consumo.
Interior de la tienda de ropa 'Hope', situada en la calle Mayor de Olite, visitada en fechas recientes por el director general de Comercio y Consumo.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 1.170.000 euroko laguntzen deialdia egin du txikizkako merkataritzako enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko. Aurreikusitako guztizko zenbatekotik, 705.000 euro lehendik dauden saltokiak modernizatzeko eta eraberritzeko proiektuetara bideratuko dira; 170.000 euro, merkataritza-ekintzailetzako proiektuetara; 150.000 euro, merkataritza-eskualdaketarako proiektuetarako; 100.000 euro, merkataritza-digitalizaziora; eta 45.000 euro, merkataritza ibiltariko proiektuetarako.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).