Descárgate la app
Ciriza kontseilariak N-121-A errepidearen Almandoz eta Oronoz arteko tarte berriaren lizitazioa iragarri du, 14 milioi euroko inbertsioarekin
2023ko martxoaren 7a
Ciriza kontseilariak N-121-A errepidearen Almandoz eta Oronoz arteko tarte berriaren lizitazioa iragarri du, 14 milioi euroko inbertsioarekin
El consejero de Cohesión Territorial, Bernardo Ciriza, ha anunciado la licitación del nuevo tramo de la N-121-A entre Almandoz y Oronoz con una inversión de 14 millones de euros, que se financiará a través de la aportación del Estado para transformar esta vía. Las obras permitirán implantar un diseño 2+1, mejorar el acceso y salida de Zozaia e instalar pantallas acústicas y nuevos sistemas de iluminación en los enlaces con las localidades contiguas.
Lurralde Kohesioko kontseilari Bernardo Cirizak iragarri du 14 milioi euroko inbertsioarekin N-121-A errepidean Almandoz eta Oronoz arteko zati berriaren lizitazioa eginen duela. Lanak Estatuak finantziatuko ditu, errepidea hobetzeko eginiko ekarpenetik. Obrek aukera emango dute 2+1 diseinua ezartzeko; Zozaiako sarbidea eta irteera hobetzeko; eta ondoko herriekiko lotuneetan pantaila akustikoak eta argiztapen-sistema berriak paratzeko.
Cirizak iragarpen hori Oronoz-Mugairiko biribilgune berria trafikoari irekitzeko unean egin du; Nafarroako Errepide Sarearen gune neuralgiko gisa planteatu da, Iruña eta Frantzia Behobiatik hala nola Baztanetik, eta Bidasoako arroaren herrietako ibilbideak uztartzen dituzten errepide arteko elkargunea izateagatik. Biribilgunea halaber, Baztan eta Sunbilla arteko N-121-A-ren laugarren tarteko abiapuntua da, zein datorren udan amaitzea aurreikusten den.
Biribilgunea trafikora irekitzeko une honetara etorri diren pertsonen artean aipa litezke Nafarroako Gobernuko ordezkaria den Jose Luis Arasti; Herri Lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusi Pedro Lopez; Azpiegitura Berrien burua, Jesus Polo; Baztango (Joseba Otondo); Bertizaranako (Andres Echenique) alkateak; Doneztebeko alkatea (Leire Ortouste); Sunbillako alkateordea (Jose Francisco
Errandonea); Oronoz-Mugairiko zinpeko alkatea (Jorge Oteiza); eta Obenasa obren enpresa esleipenduneko Maria Jose Ballarín kontseilari ordezkaria eta konpainiako beste hainbat ordezkari.
Ciriza kontseilariak errepide hau erabat eraldatzeko Nafarroako Gobernuaren aurrerapenak nabarmendu ditu: “Gure helburua da segurtasuna hedatzea eta zirkulaziorako behar adinako bermeak ematea Nafarroa Iruñatik iparralderantz egituratzeko eta Europarekin zuzenean konektatzeko lotura-arteria garrantzitsu honetan”.
Bestalde, Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernuko ordezkariak nabarmendu egin du Estatuak N-121-A-ren erabateko eraldaketan eginiko inbertsio hori. “Oraindaino, 55 milioi konprometitu dira 2+1 proiekturako; 40 milioi erantsi zaizkio Belate nahiz Almandozeko tunelak bikoizteko eta horrela, Espainiako Gobernuaren Nafarroako azpiegitura nagusien garapenarekiko konpromisoa agerian jarri da”, arbuiatu du Arastik.
Nabarmentzekoa da foru Exekutiboak legealdi honetan abiarazi zuela N-121-A-ren erabateko eraldaketa, bide-segurtasuneko arazoak ebazte aldera. Eta 2+1 bidearen eraldaketa 2021ean hasi zen; egundaino, 17 kilometro amaituta daude Ezkaba eta Lantz artean; eraikuntza fasean aurkitzen da Baztan-Sunbilla tartea; lizitazioan, Almandoz-Oronoz arteko lanak; azken tartean, proiektua analizatzen ari dira Sunbilla eta Endarlatsa artean, trazadura honen baitan dauden herriekin adostutako hobekuntzak eransteko. Era berean, joan den urtarrilean, Belate eta Almandozeko tunelen bikoizketa abiarazi zen, Belateko tunela zabaltzeko lanen lizitazioarekin.
Almandoz-Oronoz tartearen xehetasunak
Almandoz eta Oronoz-Mugairi arteko lanek, 5,6 kilometroko luzera batekin eta 7 hileko exekuzio-epearekin, zirkulazioaren bi noranzkoak bereizteko erdibitzaile bat eta euste-barrera barne hartzea ahalbidetuko dute. Horrela, N-121-A bidean ezbeharren arrazoi kaltegarri ohikoena izango litzatekeen aurre-alboko talkaren arriskua nabarmenki murrizten da.
Trazadura 35+300 kilometroan abiatzen da, Almandozeko lotunetik iragan eta Belate eta Almandozeko tunel zabalduetatik datozen zirkulazioko bi noranzkoak elkartzen diren gunean. Plataformak bi errai ditu erabilgarri ipar noranzkoan eta bi hego noranzkoan, 2 metroko bereizte plataforma batekin eta ibilgailuen euste barrera metalikoarekin.
35+960 puntu kilometrikotik aurrera, errepideak barne hartuko ditu errei bat ipar noranzkoan eta bi hego noranzkoan 39+160 p.k.-raino; baita erdibitzaile bat eta segurtasun-barrera bat ere. Soilik Marin ibaiaren gaineko zubibidean hala nola Berroetako udalerriaren zubibidean, bi gune zehatz zeinetan murriztuko diren galtzadaren dimentsioak, erdibitzailea metro bateko zabalerarekin, eta barrera ordeztuz baliza bertikalekin gaituko dira. Gainera, Berroetako zubiaren amaiera atalean pantaila akustiko baten instalazioa aurreikusten da, 36+850 eta 37+000 p.k.-en artean.
Zozaiatik hegoalderanzko irteera, 39+000 puntu kilometrikoan, 220 metroko txirikordatze-tarte bat eratuz hobetuko da zeinek halaber ahalbidetuko duen ezkerreko marjinan kokatutako pisaketa zentrora sartzeko mugimendua, baita zentro honetako irteera ere, 305 metroko azelerazio-errei baten bidez. Halaber eskuin marjinan kokatutako atseden-eremuko azelerazio errei bat egokituko da, 38+600 puntuan. Era berean, pantaila akustiko bat instalatzea aurreikusten da 39+320 eta 39+480 puntuetan, Zozaiako irteera-erreiaren alboan.
Zozaiarako sarbideari dagokionez, 39+800 puntu kilometrikoaren ingurunean, N-121-A-tik udalerrira sartzeko dezelerazio-erreia zabalduko da. Era honetan, luzera handiagotuko da eta errei hau Errepidetako Instrukzioaren trazadurako 3.1 IC arauarekin egokituko da.
Zozaiatik aurrera, bideak Irun noranzkoan bi errairekin kontatuko du eta batekin Iruña noranzkoan, 40+640 punturaino. Tarte honetako azken metroak, 40+900 p.k.-raino, noranzko bakoitzerako errei batekin artikulatuko dira, 4. tartearekin konektatu arte, Oronoz-Mugairiko N-121-A eta N-121-B arteko bidebanatze-biribilgune berri batean.
Gainera, jada eraldatutako edo exekuzioan dagoen errepidearen gainerakoan erabilitako irizpidea mantenduz, argiztatu egingo dira N-121-A-ren lotuneak. Kasu honetan, bi gune berezitan egingo da, alegia Berroetako lotunean hala nola Zozaiakoan. Horretarako LED-eko luminariak jarriko dira erabilgarri, 12 metroko altuerako zutabearekin eta 3.000 kelvineko koloreko tenperaturarekin.
Oronoz-Mugairiko biribilgune berria trafikora irekita
Oronoz-Mugairiko biribilgune berriak bide-segurtasuna hobetu du konektatzen dituen hiru errepideren (N-121-A, N-121-B eta NA-1210) arteko bide aldaketan eta mugimendu guztiak egitea ahalbidetzen du, izan ere, antzinako elkarguneak ez zuen noranzko aldaketarik ahalbidetzen eta ezkerrerantz biratzeko aurkako erreia inbaditzea eskatzen zuen.
Biribilgunearen eraikuntzak 425.000 eurotik gorako inbertsio batekin kontatu du. 46 metroko diametro batekin, 6 metroko galtzadarekin, eskuineko 1,5 m.-ko eta ezkerreko 0,5 m.-ko bazterbide batekin eta 3 metroko espaloi batekin kontatzen du, kontserbazio ibilgailuak aparkatzeko. Argiztapen publiko adimentsua jarri da erabilgarri, aplikazio baten bitartez tele-kudeatutako luminariekin, zeinek datuak batera jaso eta administratzen dituen, azpiegitura kudeatzerakoan informazioa bihurtzeko.
Biribilgune honek N-121-A-ren laugarren tartearen abiapuntua suposatzen du, zeinetan dagoeneko lur mugimenduen eta egituren eraikuntzaren % 80 inguru exekutatu den. Obrek beste bi jarduketa berezi dakartzate, kasu, Doneztebeko IAT guneko biribilgune berria, zeinetan bere aglomeratuaren aurretiazko urrats bezala ale-geruzak aplikatu diren, baita Sunbillarako hego-sarbiderako esteka berri bat ere, zeinetan udalerrirako sarbidea bideratzeko zubi bat eta biribilgune bat osatzea ahalbidetuko den, horrela ezbeharren pilaketa tarte bat ezabatuz.