Descárgate la app
Chivite Lehendakariak bilera instituzionala egin du Rego ministroarekin
2025ko apirilaren 4a
Chivite Lehendakariak bilera instituzionala egin du Rego ministroarekin
Bilera horren ondoren, ministroak lan-bilerak egin ditu adingabeen eta gazteen kudeaketari eta politika publikoei buruz
La Presidenta Chivite y la ministra Rego en el despacho del Palacio de Navarra.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakaria Sira Rego Gazteria eta Haurtzaroko ministroarekin bildu da bere bulegoan. Bilera horretan, adingabeen programei buruzko informazioa trukatu dute, baita Nafarroako gazteei eman beharreko arretari buruzkoa ere.
Topaketa hori Nafarroako Gobernuarekin programatutako lan-bileren aurretik egin da. Bilera horietan, berariaz jorratu dira adingabeen eta gazteen inguruko kudeaketa-gaiak eta politika publikoak. Bilera horiek bi arlo horietan eskumena duten taldeekin egin dira, Alfaro presidenteordea eta Maeztu kontseilaria buru zirela.