Nafarroako Gobernuak II. Mundu Gerran nazien kontzentrazio-esparruetan amaitu zuten 60 nafar inguru aintzatetsi ditu Buchenwalden
Ollo lehendakariordeak Alemaniako eremu horren liberazioaren 80. urteurreneko ekitaldietan parte hartu du, bi ikastetxetako ikasle nafarrekin batera. Izan ere, bi pago landatu dituzte eta plaka bat jarri dute deportatuen omenez, hamar bat bertan izandakoak