2024ko urtarrilaren 26a

Chivite Lehendakariak ‘benetako Nafarroaren’ bizimodua ezagutzeko gonbidapena egin du FITURen

Nafarroako Egunaren ekitaldi instituzionalean, kirolean, kulturan, gastronomian eta kongresuetan oinarritutako kalitatezko turismoaren aldeko apustua egin da
Visita de la Presidenta Chivite a FITUR con motivo del Día de Navarra celebrado en la feria Irudi galeria

Nafarroako Lehendakari Maria Chivite Navascués izan da gaur goizean FITUR 2024an Nafarroaren Egunaren ekitaldi instituzionalaren buru. Bertan, berretsi egin du Foru Gobernuak ‘benetako Nafarroa’ ezagutuko duen kalitatezko turismoa sustatzeko apustua, nafarren bizimodua bera sustatuz.

Maria Chivite gaur goizean Madrilen urtarrilaren 24tik 28ra ospatu izaten den Turismoaren Nazioarteko Azokan (FITUR) finkatutako Foru Komunitateko stand-a bisitatzen aritu da eta berarekin etorri dira halaber Nafarroako Parlamentuko lehen lehendakariorde Ainhoa Unzu; Gobernuko ordezkaria den Alicia Echeverria; Espainiako Gobernuko Lurralde Koordinazioko Idazkari Nagusi Myriam Alvarez; bigarren lehendakariorde Ana Ollo, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilari Jose Mari Aierdi, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaola; Diputatuen Kongresuko, Senatuko eta foru Parlamentuko kideak; hala nola Merindadetako alkate jaun-andreak. 

“Beste turismo bat” lelopean, Nafarroak FITUReko edizio honetan turismo jasangarriago, ingurumenarekiko adeitsuago eta osasuntsuago bat sustatzearen aldeko apustua egin du zikloturismoa, kongresu-, kirol- eta kultura-turismoa tarteko izanik. Horren harira, Chivite Lehendakariak gogorarazi du Foru Komunitateak “ipuinetako baso batean zehar edo sekulako basamortu batean barrena ibiltzeko nahiz artista kontsakratu baten kontzertua gozatzeko edo kalean txaranga batekin dantza egiteko abantaila” eskaintzen duela. 

Nafarroa Marka

Lehendakariak gogora ekarri du, lurraldearen bizi-baldintzekin lotura izanik Foru Komunitatearen barne eta kanpo irudia finkatzeko asmotan foru Gobernua garatzen ari den Nafarroa Marka proiektua. “Dibertsitate aberatseko komunitate bat gara, bizi-kalitaterik gorenena dugunez eta etorkizunerako proiekzio paregabea dakargunez”, esan du.

Ondorioz, Chivite Lehendakariak gonbitea luzatu du “benetako Nafarroan, egunerokotasuna eratzen duen hartan bizitzeko, izan ere, gure eskaintza turistikoaren alderdirik zoragarriena da geure bizitzeko modu propioa bezalako sinplea den zerbait sustatzen ari garela”. 

Ildo beretik, Esnaola kontseilariak ere partekatu du “sektore turistikoak funtsezko zeregin bat betetzen duela gure gizartean eta aurrerapen sozioekonomikoan motor giltza bat dela; gizarte eta lurralde kohesioa, kanpo proiekzioa lortzeko eta Nafarroa Marka eraikitzeko oinarrizko pieza bat dela”. Horrez gain, berretsi egin du Foru Komunitateak dibertsitatearen alde eta “gure esentziarekiko nahiz bisitatzen gaituzten pertsonei harrera egiten dien nafartarren bizitzarekiko adeitsua, jasangarria den beste turismo bat” eskaintze aldera egiten duen apustua.

Bestalde, biek nabarmendu egin dute sektore turistikoa Foru Komunitatean lortzen ari den gorazko garrantzia, zeinek 2023an Nafarroan zifra errekorrak markatu zituen, BPGren % 5,4 a ordezkatu eta enpleguaren % 7a, alegia 20.000 lanpostu inguru sortzerakoan.

Bisita ofizialak

Nafarroaren Eguna ospatzeko ekitaldiaren aurretik, Chivite Lehendakaria Espainiako Presidente Pedro Sanchez jaunarekin izan da Fitur-eko Turespaña stand-a bisitatzen, zeinetan Industria eta Turismo Ministerioak kudeatu ohi duen eremua zeharkatu ahal izan duten. 

Ekitaldi instituzionalak Chivite Lehendakariaren eta Esnaola kontseilariaren esku-hartzeekin kontatu du. Horrez gain, “Navarra, otro turismo 2024” bideoa proiektatu da, zeinetan planteatu den bizikidetza, ekologia hala nola inklusibitatea xede dituen turismoaren aldeko apustu irmoa, Foru Komunitateak eskaintzen dituen esperientzia turistiko ezberdinak ezagutzera emanez. 

Azkenik, Industria eta Turismo ministro Jordi Hereu ere presente izan da Nafarroaren Egunean, ekitaldi instituzionalaren ondoren stand-a bisitatzera joanez.