Descárgate la app
Azaroaren 16tik 20ra N-121-A errepidean, Belate eta Almandoz tuneletatik gertu, trafiko-etena programatu da
2026ko azaroaren 13a
Azaroaren 16tik 20ra N-121-A errepidean, Belate eta Almandoz tuneletatik gertu, trafiko-etena programatu da
8:00etatik 20:00etara luzatuko da, eta zirkulazioa bi noranzkoetan NA-1210 errepidetik desbideratuko da, Belateko mendatetik
Vista aérea de los trabajos desarrollados en la N 121-A entre los túneles de Belate y Almandoz.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
N-121-A errepidea, Belate eta Almandoz tunelen inguruan, itxita egongo da bost egunez jarraian, bi noranzkoetan. Trafikoa azaroaren 16ko (astelehena) 8:00etatik azaroaren 20ko (ostirala) 20:00ak arte etengo da.
Ibilgailuen zirkulazioa NA-1210 errepidetik desbideratuko da, Belateko mendatean, bai hegoalderantz Iruñerantz, bai iparralderantz Frantziarantz. Bide alternatibo horretarako sarbideak eta irteerak Arraitzeko Bentetako lotunetik egin beharko dira, 26+950 kilometro-puntuan, eta Almandozeko lotunetik, 34+950 kilometro-puntuan.