Descárgate la app
Artxiboen Lehen Kongresu Nazionala egingo da Iruñean
2024ko urriaren 23a
Artxiboen Lehen Kongresu Nazionala egingo da Iruñean
Urriaren 23tik 25era, eremu horretako profesionalek esperientziak eta ezagutzak partekatzeko gune gisa eratzen da
Ezkerretik eskuinera, Ignacio Apeztegia Kulturako zuzendari nagusia, Isaac Sastre de Diego Kultura Ondarearen eta Arte Ederren zuzendari nagusia, Esnaola kontseilaria, Ana María López Estatuko Artxiboen zuzendariorde nagusia eta Joaquim Llansó Nafarroako Gobernuko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak Artxiboen I. Kongresu Nazionala inauguratu du gaur Baluarte Nafarroako Kongresu eta Auditorioan, Iruñean. Kongresu horrek "Esperientzia kolaboratiboa" goiburua izango du, eta Estatuko eta nazioarteko profesionalak bilduko ditu urriaren 23tik 25era.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)