2023ko martxoaren 7a

Aierdi lehendakariordeak eta Lourdes San Miguel, Lodosako alkatesak, gazteen alokairurako babes ofizialeko 8 etxe eraikitzeko proiektua abiatu dute

Herri hau da alokairurako foru planaren barruan sinatutako hitzarmena garatzen lehenengoetako bat, horren bidez, 14 udalek lurzoru publikoa uzten diote Nasuvinsari 144 etxebizitza sustatzeko
Ezker eskuin: Idoia Zabalza, Berta Úriz eta Alberto Bayona (Nasuvinsako 
teknikariak eta zuzendaria); Laura Remírez eta Lourdes San Miguel 
(zinegotzia eta Lodosako alkatesa); Aierdi lehendakariordea; Iñaki del Prim 
eta Fernando Oiza (proiektuko arkitektoak) eta Luis Turiel (udal 
arkitektoa).
Ezker eskuin: Idoia Zabalza, Berta Úriz eta Alberto Bayona (Nasuvinsako teknikariak eta zuzendaria); Laura Remírez eta Lourdes San Miguel (zinegotzia eta Lodosako alkatesa); Aierdi lehendakariordea; Iñaki del Prim eta Fernando Oiza (proiektuko arkitektoak) eta Luis Turiel (udal arkitektoa).  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta Etxebizitzako kontseilari José María Aierdik Lodosan parte hartu du gaur goizean, herriko Udalak, Nasuvinsak eta arkitektoen taldeak osatutako lehen batzorde teknikoan. Batzorde horrek alokairurako babes ofizialeko 8 etxebizitzako bizitegi-bloke bat eraikitzeko prozesuaren hasiera adierazten du. Etxebizitza horien obrak 2023. urtearen amaieran hasiko dira, proiektua idazten amaitu eta obrak egikaritzeko esleitzen direnean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).