2023ko urriaren 27a

7.679 bikotek eman dute izena orain arte Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrean

Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 1a baino lehen beren egoera erregularizatzeko beharra gogorarazi die hala nahi duten bikoteei, zerga eta lege mailan ezkontideekin parekatzeko
videocam Bikote Egonkorrak erregistroan izena-emateko kanpaina collections Irudi galeria

Campaña de Registro de Parejas Estables en Navarra

Nafarroako Gobernuaren Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrak 7.679 elkartze erregistratu ditu guztira 2021eko ekainean abian jarri zenetik, 3.085 guztira azken urtean. Barne, Funtzio Publiko eta Justizia Departamentuak gogorarazi die Bikote Egonkorren Erregistro Fiskalean izena emanda zeuden bikoteei beren egoera erregularizatzeko beharra, ezkontideekin maila fiskalean eta legalean parekatu ahal izateko.

Foru Berriaren eguneraketa indarrean jartzearekin batera, datorren 2024ko urtarrilaren 1ean, Bikote Egonkorren Erregistro Fiskalean inskribatuta zeuden bikote haiek denak, bere egoera erregulatu gabe dutenak, maila fiskalean ez dira parekatuko ezkontideekin, izan ere, erregistro horrek ez du eraginik izango data horretatik aurrera. Horrela, izena eman gabe dauden bikote haiek ezin izango dituzte zergak baterako moduan ordaindu PFEZren Aitorpenean; halaber ez dira ezkontideekin parekatu ahal izango Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergetan eta ahaidetasunik gabeko arrotzen moduan ordaindu beharko dituzte zergak eta inolako kasutan ez zaie biei aplikatuko Eskualdatze Zerga murrizturik, familia unitatearen ohiko egoitza litzatekeen etxebizitzari dagokionean.

Horrez gainera, frogatzeko zailtasunak eta trabak topatu ahal izango dituzte familia eta oinordetzako eskubideak, etxebizitza, seme-alabak, adopzioak hala nola lan-esparruko kontuekin lotutako baimenak lortzeko orduan, elkartasun edo aitatasun edota amatasun arloetan, pentsioak, bikotearen osasun estaldura, etab. bezalako kasuetan.

Erregistratzeko prozedura

Bikote Egonkorren Erregistro Fiskalean (BEEF) Erregistratu nahi duten bikoteek, lehenik eta behin bikote egonkorra izan behar dute. Izapide hau egin dezakete alde batetik, Iratxeko Monasterioaren kalea, 22, Iruña (derrigorrezkoa da aldez aurreko hitzordua eskatzea) helbidean dagoen erregistroan; bestela, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioarekin harpidetutako hitzarmenarekin atxikita dauden udaletan edo notariaren aurrean. Erregistroko inskripzioa borondatezkoa eta doakoa da.

Izena eman dezakete Nafarroan helbide komuna duten bikote egonkorren (edo euren foru egoera zibila mantentzen dutela ziurtatzen duten Nafarroatik kanpoko egoiliarren) erregistroan, ezkonduta ez daudenean edo bere kideek beste bikote egonkor bat izaten ez dutenean. Bikote egonkorra esaten zaio adinez nagusiak diren edo emantzipatutako adingabe diren haiek eratzen duten hari, hala izateko bere borondatea erakusten duten senar-emazteen baliokidea litzatekeen bizitza afektiboaren arabera.

Izena emateko eskariak Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro eta arreta bulegotan edota 39/2025 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusi edozein lekutan aurkeztu ahal izango dira, aurrez aurre edo modu telematikoan. Prozesu honi dagokion informazioa kontsulta daiteke ondorengo izapide fitxan. Gogoan izan behar da hilabete bakoitzeko azken astean antolatzen direla hurrengo hilabeterako eskuragarri dauden hitzorduak.

Azken urtean inskribatutako bikoteak

Azken urtean zehar guztira 3.085 bikote inskribatu dira Bikote Egonkorren Erregistro Berezian. Horietatik, % 45ak Notario-Eskritura bidez egin du, % 29ak (907) atxikitako udaletan formalizatutako akta bitartez eta % 25a (787) zuzenean RUPEra bertaratu da.

Prozesu honen garapenerako hiru urtetan zehar, 2021etik 2023ra arte, inskribatu diren 7.679 bikoteetatik, % 54,6ak notariko tramitea egin du, % 26,9ak erregistrora joatea hautatu du eta % 18,41ak udaletxeetara jo du (aukera hau 2022an jarri zen indarrean).

Aitzitik, 2023ko iraila arte 160 bikote desegin dira, guztira 75 baja eman ziren 2022an eta 5 bikotek gauza bera egin zuten 2021ean. Bikotea desegiteko arrazoien artean daude kide bietako baten heriotza, kide bietako baten ezkontza edota bien ezkontza, elkarrekin ados jarrita, bere kideetako baten borondatea dela-eta edota haustura afektiboa dakarren bizikidetzaren amaiera dela-eta.