Descárgate la app
'Memoria duten Eskolak, Bakea eta Bizikidetza lantzen' programaren barruan, lehenengo gazte-taldeak hartu ditu Rozalekok
2026ko azaroaren 10a
'Memoria duten Eskolak, Bakea eta Bizikidetza lantzen' programaren barruan, lehenengo gazte-taldeak hartu ditu Rozalekok
'Rozalejo, Memoria eta Bizikidetza Guneak', Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bultzatutako "Memoria duten Eskolak, Bakearen eta Bizikidetza lantzen" programan parte hartzen duten lehen gazte-taldeak hartu ditu. Horrela, erakusketa eta hitzaldien programazioari ikasleekin egindako jarduerak gehitu zaizkio. Abuztuaren 25ean ateak ireki zituenetik, "Rozalejo, Memoria eta Bizikidetza Gunea", Zuzendaritza Nagusiaren egoitza izateaz gain, herritarrei zuzentzen dizkie programazioak hartzen dituen erakusketak, hitzaldiak eta bestelako jarduerak.
Hala ere, azken bi aste hauetan, memoria eta bizikidetzaren politika publikoen isla den espazioan hainbat ikastetxek hartu dute parte programatuta dauden erakusketei lotutako jardueren proposamenen barnean: Memorias compartidas/Memoria partekatuak; La memoria de los objetos/ Objektuen memoria; y Caminos a la escuela / Eskolara bideak. Bisita hauek "Memoria duten Eskolak, Bakearen eta Bizikidetza lantzen" programaren testuinguruan kokatzen dira. Ikastetxeek ikasgeletan, antzerki-aretoetan eta abarretan jasotzen dituzten jardueren eskaintza zabalari Memoria eta Bizikidetza Gune honetara, Rozalejora, hurbiltzeko eta askotariko esperientziak bizitzeko aukera gehitu behar zaio orain.
Duela gutxi, "Eskolara bideak " erakusketaren inguruko bisita dialogikoak egin dira. Bertan, Hezitzaileen Eskolako eta Nafarroako Eskola Politeknikoko ikasleek parte hartu dute. Ana Ollo Foru Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak harrera egin zien, eta ongietorria eman ere, nafar gizarteko giza eskubideen bozeramaile eta lider izatera animatuz.
"Memoria duten Eskolak, Bakearen eta Bizikidetza lantzen" programaren zati garrantzitsu bati hasiera eman dioten lehenengo taldeak izan dira, Rozalejo zentroaren bisitaz gain, ikusgai dauden erakusketak ezagutzea, aztertzea, horiei buruz hausnartzea eta horietako bakoitzaren gaiarekin lotutako bizipen propioaen inguruan hitz egitea, eztabaidatzea eta partekatzea ere. Bai Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak, bai Memoriaren Nafarroako Institutuak, nafar herritarren belaunaldi berriekin memoria eta bizikidetzaren alde lan aktiboa egiten ari dute. Oraintxe bertan, ikastetxeek erakusketen bisita eskatzeko aukera dute visitas.rozalejo@navarra.es helbidera idatziz.