eFilm: bilatzaile aurreratua dago eskuragarri

2023ko otsailaren 15a
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Bilatzaile aurreratua jada eskuragarri dago eFilm Navarra film eta dokumentalen streaming plataforman.
eFilm Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen zerbitzu bat da, non zinema, dokumentalak, telesailak eta film laburrak streaming bidez ikustea ahalbidetzen den. Plataformak 13.000 izenburu baino gehiagoko katalogo bat du, ordenagailu pertsonalen bidez ikus daitekeena, eta, askotan, tableta eta telefono adimendunetan, Interneteko konexioarekin.
Tresna berri horri esker, edozein deskribapen-terminorekin bat datozen dokumentuak aurki daitezke, eta, horrela, eskainitako ikus-entzunezkoen artean interesgarrienak diren gaiak zehatzago aukera daitezke.
Bilatzaileak, bere aukeren artean, generoaren, iraupenaren, balorazioaren, urtearen eta hizkuntzaren arabera - ahotsari zein azpitituluei dagokienez- iragazteko aukera ematen du.


2019tik aurrera


Nafarroako Liburutegi Zerbitzuak 2019tik eskaintzen die eFilm Liburutegi Publikoen Sareko erabiltzaile erregistratuei. Plataforma lehen aldiz erabili ahal izateko, beharrezkoa da aurrez aurre Nafarroako liburutegietara joatea eta irakurle-txartela formalizatzea.