2025ko irailaren 9a

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren epai judizial berri batek atzerriko hizkuntzak ikasteko programak Hezkuntza Departamentuak arautzea bermatzen du, kasu honetan Bigarren Hezkuntzan

Auzitegiaren epaiak PAIren borondatezkotasuna azpimarratu du berriro, eta ukatu egiten du euskarazko irakaskuntzaren “D eredua kentzea edo desagertzea” ekarriko duenik
Hezkuntza Departamentuaren egoitza.
Hezkuntza Departamentuaren egoitza.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak berriro bermatu du Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzetan ikasteko programak (PALE) arautzea. Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak berriro arrazoia eman dio Carlos Gimenok zuzentzen duen departamentuari; horrela, epai berri batean, STEILAS sindikatuak maiatzaren 24ko 58/2024 Foru Aginduaren aurka jarritako beste errekurtso bat atzera bota du. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).