2024ko azaroaren 28a

Foruzaingoa lau astez aritu da lanean Paiportan: “Eskerrik asko zuen lan eta elkartasunarengatik”

Foru Kidegoko burua herriko alkatearekin bildu da eta doluminak eman dizkie DANAren ondorioz 200 biktima baino gehiagoren izandako familie
Foruzaingoak Paiportako bizilagun bat besarkatu du DANAren hondamendiaren 
osteko lankidetza lanetan. Argazkia: Unai Beroiz.
Foruzaingoak Paiportako bizilagun bat besarkatu du DANAren hondamendiaren osteko lankidetza lanetan. Argazkia: Unai Beroiz.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Foruzaingoak ostegun honetan amaitu du Paiportan (Valentzia) egindako lana DANAk inguruan eragin dituen ondorioak arintzeko. Azaroaren 4az geroztik aritu da taldea bertan lanean. Maribel Albalat herriko alkateak eskerrak eman dizkie Valentziako Erkidegora joandako kideei. “Inoiz ezingo dugu itzuli jaso duguna. Paiportako herritarren izenean, eskerrak eman nahi dizkiet Nafarroako herriari eta Foruzaingoari, egindako lan eta elkartasunarengatik”, esan du. Bestaldea, Ivan Ortueta Komunitateko Foruzaingoko buruak Foruzaingoaren izenean doluminak eman dizkie familiei, erkidegoan izandako uholdeek 200 biktima baino gehiago utzi dituzte-eta. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).