Descárgate la app
Osasun Publikoak hezkuntza materialak sortu ditu jarduera fisikoaren eta sedentarismoaren inguruan
2024ko urtarrilaren 24a
Osasun Publikoak hezkuntza materialak sortu ditu jarduera fisikoaren eta sedentarismoaren inguruan
Osasun Departamentuak, Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Osasunaren Promoziorako eta Osasuna Politika Guztietan Atalaren bitartez, jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa gutxitzeko hezkuntza materialak eguneratu ditu “Jarduera fisikoa zure osasunerako” tripktikoaren bitartez, gainera adin ezberdinetako herritarrentzako infografiak re sortu ditu.
Nafarroako Estatistika Institutuak (NASTAT) elaboratutako eta Osasun Publikoak “2023 Bizimoldeak-Jarduera Fisikoa Seriea” izendatuan aztertutako 2021 Gizarte eta Bizi Baldintzen gaineko Inkestaren arabera, 15 urteko eta gehiagoko herritar nafartarren % 31,3ak jarduera fisikoaren gomendioak betetzen ditu bere aisialdian, une horietan pertsona aktiboak izanik. Portzentaje horren banaketa ezberdina da adin multzoen arabera: 15 eta 34 urte arteko pertsona gazteen artean % 39,9koa da, 35 eta 49 urteko adin tartean % 30,7koa, 50 eta 64 arteko multzoan % 33,9koa eta % 25eraino jaisten da 65 urteko eta gehiagoko pertsonengan.
Bestalde, herritar nafarren sedentarismorako joeren gaineko hobekuntza tarte bat erakusten dizkiguten bestelako adierazleak ere ikus daitezke. 2022ko Baliabideen gaineko Inkesta Orokorraren arabera 16 urteko edo gehiagoko herritarren % 83,5ak batez beste 173 minutu eman izaten ditu egunero telebista ikusten eta 2021 Herritarren eta Etxebizitzen Oinarrizko Ezaugarrien Inkestaren arabera, okupatuta dagoen edo ikasten ari den 16 urteko edota gehiagoko herritarren % 23a soilik joaten da oinez edo bizikletaz bere lantokira edo ikastetxera, bere eguneroko lekualdatzeetako batean behintzat.
Egungo gomendioak dakartzaten heziketa material sinpleak
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) eta Osasun Ministerioak adierazitako jarduera fisikoaren praktikarako eta sendentarismoa gutxitzeko azken gomendioak gogoan izanik, NOPLOI-ek argitaratutako gaiarekin lotura duten materialak berrikusi eta eguneratu dira, jarraian “Jarduera fisikoa zure osasunerako” triptikoa diseinatzeko.
Material honen xedea da sare sozialak, erakundeetako webguneak, prentsa, etab. erabiliz herritarrak informatzea hala nola osasun profesionalek kontsultan jarduera fisikoa hedatu eta sedentariosmoa murrizte aldera egin izaten dituzten hezkuntza jarduerak babestea. Bestalde, beste testuinguru eta une batzuetan erabil daiteke, gomendioak ezagutzera emateko.
Triptikoa helduengana eta adinekoengana zuzentzen da eta jarduera fisikoaren praktikarako nahiz sedentarismoa gutxitzeko gomendioak dakartza, erresistentzia jarduerak indarra eta oreka lantzeko jarduerekin konbinatzearen eta sedentarismo epeak gutxitzearen garrantzia gogora ekarriz. Bestalde, adierazpen hauek egunerokotasunean tartekatzeko zenbait adibide dakartza, iazko Nafarroako Gobernuaren Mugitu kanpainan proposatu zen bezala.
Triptikoaz gain, 5 infografia elaboratu dira zeinetan gomendioak modu bisualago eta laburtuago batean agertzen diren, hedapena formatu digitalean egitea ahalbidetuz. Horietako bat helduengana eta adinekoengana zuzenduta dago, gaztelaniaz edo euskeraz; gainerako infografiek, halaber gaztelaniaz edo euskeraz, jarduera fisikoa sustatu nahian, sedentarismoaren eta pantailen erabilerara gutxitzea gomendatzen dute urtebetetik beherako adingabeen artean, 1eta 2 urte arteko, 3 eta 4 urte arteko nahiz 5 eta 17 urte arteko neska-mutilen kasuan; bestalde, azalpen bideotarako edo materialetarako estekak dakartza, adin tarte bakoitzean gaiaren gaineko informazioa hedatzeko aukera emanez.
Material hauek prestatzeko laguntzaileak izan dira Kudeaketa Klinikorako eta Iraunkortasun Asistentzialerako Laguntza Zerbitzua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen Arretako Gerentzia eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua.