Descárgate la app
Osasun Departamentuak musukoa erabiltzeko gomendioa indartu du osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta arnas sintomak dituzten pertsonentzat
2024ko urtarrilaren 8a
Osasun Departamentuak musukoa erabiltzeko gomendioa indartu du osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan eta arnas sintomak dituzten pertsonentzat
Azken asteetan areagotu egin da ospitaleetako eta lehen mailako arretako asistentzia-presioa, baina aurreko urteetan erregistratutako tarteen barruan
Fernando Domínguez Osasun Departamentuko kontseilariak Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren ezohiko bileran parte hartu du gaur goizean, bide telematikoz, Mónica García Osasun ministroa buru zela. Arnas birusak (COVID, gripea eta VRS) dituzten pazienteen kopuruak gora egiten duen egoeraren aurrean maskarak erabiltzeari buruz ezarri beharreko neurriak izan dira aztertutako gaietako bat. Akordiorik ez dagoenez, Ministerioak beste bilera baterako deia egin du aste honetan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).