2024ko maiatzaren 10a

Osasun Departamentuak laguntzak deitu ditu landa eremuko edo bakartutako herrietako botikak mantentzeko

Diru-laguntzak maiatzaren 25a bitartean eska daitezke
Gehienez 8.000 euroko laguntza emango da botika bakoitzeko.
Gehienez 8.000 euroko laguntza emango da botika bakoitzeko.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Osasun Departamentuak landa eremuko, biztanle gutxiko edo geografikoki bakartutako udalerrietan botikak mantentzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu du gaur NAOn. Farmazietako jabeek datorren maiatzaren 25a bitartean aurkez dezakete eskaera. 

Deialdiak 80.000 euroko aurrekontua du, eta helburu hauek ditu: farmazia-arreta bermatzea, farmazia-bulego horien funtzionamendu-gastuak konpentsatzea eta pertsonal fakultatiboaren kontratazioa bideragarri egitea oporraldietan eta/edo guardiako zerbitzuetan. Botika bakoitzak 8.000 euroko dirulaguntza jaso ahal izango du, gehienez, langileen funtzionamendu- eta kontratazio-gastuak ordaintzeko, eta 4.000 eurokoa, gehienez, kontrataziorako bakarrik eskatuz gero.

Osasun-arreta bereziko eta/edo jarduera sanitario bereziko oinarrizko eremuetan kokatutako farmazien titularrek jaso ahal izango dute dirulaguntza hau. Udalerriko botika bakarra izan beharko dute, urtean 235.000 eurotik beherako fakturazioa izan beharko dute eta aurreko urte naturaleko 12 hilabeteetan zerbitzuak eman izana.

Eskaera bide telematikoz aurkeztu ahal izango da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoaren bidez edo gaitutako edozein erregistro-bulegoren bidez.