2023ko azaroaren 4a

Automozioan aitzindari diren Europako 24 eskualdetako ordezkariak datorren ostegunean bilduko dira Iruñean, ibilgailu elektrikorako trantsizioa koordinatzeko

Automozioko Europako Eskualdeen Aliantzaren urteko bigarren konferentzia Nafarroa Arena pabiloian ospatuko da eta bilakaera kohesionaturako erronkak aztertuko ditu

Heldu den ostegunean, azaroak 9, Europako Automozio Eskualdeen Aliantzaren urteko bigarren konferentzia ospatuko da Iruñean. Goi-mailako topaketa horretan, automobilen fabrikazioan eta sektorerako osagaien horniduran aitzindari diren Europako 24 eskualdetako buruak elkartuko dira, enpresa pribatuetako ordezkariekin eta lotutako beste agente batzuekin batera. Nafarroa Arena pabiloian eginen den topaketan, automozioaren arloko erronka nagusiei aurre egin eta ibilgailu elektrikorako trantsizio koordinatua egiteko akordioa lortzea aurreikusi da.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).