Descárgate la app
Adinekoen Nafarroako Kontseiluaren osaera berritu da
2024ko urriaren 11a
Adinekoen Nafarroako Kontseiluaren osaera berritu da
Organoak 27 kide ditu, eta Nafarroan bizi diren hirugarren adinekoen eskubide eta interesak defendatzea du helburu
Maeztu kontseilaria eta Inés Francés, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea, Adinekoen Kontseiluko kideekin.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak Adinekoen Nafarroako Kontseiluaren osaera berritu du. Kontseilu hori Foru Administrazioaren organo aholku-emailea da, eta adinekoen eta horiekin zerikusia duten entitate eta erakundeen foro gisa jarduten du, herritarren sektore horren ongizatea lortzera bideratutako politiken eta jardueren plangintzan, egikaritzean eta jarraipenean parte hartzeko, lurralde-aniztasuna kontuan hartuta. Kide berriak organo horretako kide izango dira lau urtez.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).