2023ko martxoaren 2a

“Nafarren aztarna Far Westen” liburua berrargitaratu du Herritarren Harremanetarako Departamentuak

Ana Ollo kontseilariak euskal artzainen migrazio fenomenoaren 150 irudi baino gehiago biltzen dituen argitalpena aurkeztu du gaur arratsaldean
Eskualdeen arteko Lankidetza eta Kanpo Herritartasun Zerbitzuko zuzendari 
Pello Pellejero, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi Sergio Pérez eta Ana 
Ollo kontseilaria Laia Ikerketa Taldeko arduradunekin, itzulitako artzain 
ohietako batzuekin eta beren familiakoekin.
Eskualdeen arteko Lankidetza eta Kanpo Herritartasun Zerbitzuko zuzendari Pello Pellejero, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusi Sergio Pérez eta Ana Ollo kontseilaria Laia Ikerketa Taldeko arduradunekin, itzulitako artzain ohietako batzuekin eta beren familiakoekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo Hualdek “Nafarren aztarna Far Westen” liburuaren bigarren edizioa aurkeztu du gaur arratsaldean Iruñean. Ameriketako euskal artzainen historia grafikoak, 150 irudi baino gehiagoren eta azalpen testu labur batzuen bidez, Nafarroan batez ere Mendiko haran jakin batzuei eragin zien migrazio-fenomeno berezi baten berri ematen du. Joan den abenduan argitaratu zen lehen edizioa astebetean agortu ondoren berrargitaratu da liburua.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).