Descárgate la app
Argitaratu da desgaitasuna duten pertsonentzako opor-programetarako laguntzen deialdia
2023ko martxoaren 14a
Argitaratu da desgaitasuna duten pertsonentzako opor-programetarako laguntzen deialdia
Eskubide Sozialetako Departamentuak dirulaguntzen deialdi bat onartu du desgaitasuna duten pertsonen oporrak errazteko. Nafarroako Aldizkari Ofizialak astelehen honetan argitaratu ditu desgaitasuna duten pertsonen arloko gizarte-ekimeneko entitateei zuzendutako prozeduraren oinarriak, kolektibo horren autonomia, gizarteratzea, aisialdirako eta kulturarako sarbidea eta senide eta zaintzaileen atsedena bultzatzeko opor-programak sustatzen dituzten entitateak. Interesa duten erakundeek apirilaren 12ra arte aurkez dezakete eskabidea, ahal dela Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).