2024ko urtarrilaren 10a

Babes Zibilak Nafarroako 69 udalerritan aurkeztu du abisu meteorologikoen bidalketa automatikoa

Topaketan, iaz egindako baso-suteetarako tokiko planen ezarpena ere planifikatu da
Vista general de la reunión celebrada con las 69 localidades de la Zona 
Media de Navarra
Vista general de la reunión celebrada con las 69 localidades de la Zona Media de Navarra  Deskargatu irudia Irudi galeria

Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuak aste honetan aurkeztu die Iruñean Nafarroako Erdialdeko 69 udalerritako udal ordezkariei Foru Gobernuak azaroan abian jarri zuen abisu meteorologikoen sistema berria.

Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuak aste honetan aurkeztu die Iruñan Nafarroako Erdi Eremuko 69 udalerritako udal ordezkariei Foru Gobernuak joan den azaroan abian jarri zuen abisu meteorologikoen sistema berria. 

Udalerriei euren esparrua eragiten duten Meteorologiako Estatu Agentziaren (AEMET) alertak automatikoki eta denbora errealean jakitea ahalbidetzen dien tresnaren aktibazio honek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak larrialdiak aurreikusi eta kudeatzeko toki entitateekin hertsiki eta koordinatuta lan eginez darabilen estrategia-lerroa jarraitzen du. Bestalde, sistema erabat indarrean dagoenean, bere erabilera hedatu ahal izango du, udalerriei euren esparruetan jazo litezkeen beste hainbat larrialdi jakitera emateko balio izanik.

Izaera teknikoko bilera hau, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko udalerri orotako ordezkariekin biltzeko aurreikusita dituen sei bileretako bigarrena izan da. Lehenengo bilera, zeinetara Kantauri isuriko 24 udalerri gonbidatu ziren, abenduaren 12an ospatu zen Lekarotzen. Aurreikusitako hurrengo topaketak dira: urtarrilak 11koa, Lizarran, 71 toki entitaterekin; urtarrilak 16koa Zangozan, 48 udalerrirekin; urtarrilak 18, Tuteran, 33rekin; eta azkenik, urtarrilak 22koa Irurtzunen, 26rekin. 

Suteen udal-planen ezarpena

Topaketak, bestalde, toki entitateak 2023an zehar elaboratzen joan diren Baso Suteen aurkako Udal Ekintza Planen (PAMIF) ezarpenerako hurrengo urratsak planifikatzeko balio izan du. Gogoan izan Nafarroako Baso Suteen ondoriozko Larrialdietarako Babes Zibileko Plan Bereziak (INFONA) baso arriskurako udal planekin kontatu behar duten  goi arriskuko eremutan dauden 85 udalerri (ZAR) identifikatzen dituela, eta plan hauek beste 85 udalerritan ezartzea gomendatzen duela. Une hauetan 51 udalerrik jada garatu dute baso suteen arriskuaren aurkako bere PAMIF-a eta garatzeko bidean daude arrisku goreneko egoeran dauden udalerrietako beste 30 PAMIF baino gehiagoren idazketak.

Era berean, bileran zehar beste gai batzuk izan dira aztergai, esaterako Horizonte 2035 Hondamendien Arriskua Murrizteko Plan Nazionala, zeinen helburua den larrialdi edo hondamendien aurrean erantzun eraginkor bat bermatzen duen zentzuzko babes zibileko sistema bat bultzatu eta garatzea, estatuko administrazioak, lurralde administrazioek eta toki entitateek partekatzen duten gobernantza eredu bat jarraituz. Planak auto-babesa oinarritzat duen kultura bat bultzatzea nahi luke, hondamendi egoeretan segurtasuna bermatzeko funtsezko pieza izango delakoan.

Azkenik, jarraibide minimoak aztertu dira, baliabide sanitarioen harira, zeinekin kontatu beharko den 1.000 pertsonatik behera biltzen dituzten ospakizunen antolaketarako, kasu, herri bazkariak, kontzertuak, dantzaldiak, erromeriak, prozesioak nahiz ibilaldiak, kirol jarduerak, uretako jarduerak eta motordun kirolak.

Beste neurrien artean, kontuan hartu behar dira behar bereziak dituzten pertsona haiek, biderik ez badago eta klimatologiarekin egokitzea zainduz, anbulantziaren baten edota larrialdiko ibilgailuen sarbidea bermatzeko. 300 bertaratu baino gehiagoko ospakizun haietan, navarra.es atariko Segurtasuna eta Larrialdiak webgunean eskuragarri dagoen formulario bat bete behar da.