Descárgate la app
Gaurko gobernu-bileran onartutako beste gai batzuk
2025ko urriaren 1a
Gaurko gobernu-bileran onartutako beste gai batzuk
Francisco Santiago Marcos, nuevo presidente del Consejo Social de la Universidad Pública de Navarra.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Gobernuak erabaki du Francisco Javier Santiago Marcos izendatzea NUPeko Gizarte Kontseiluko presidente
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Francisco Santiago Marcos izendatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gizarte Kontseiluko presidente. Eraikuntzako ingeniari eta enpresa-kontseilariak Javier Vidorreta Salillas ordezkatuko du bere karguan, 2020tik betetzen baitzuen. Neurria NUPeko Gizarte Kontseiluak berak proposatuta hartu da. Kontseilu horrek irailaren 23an egindako bileran onartu zuen izendapena, eta kideak ere berritu ziren. Gizarte Kontseilua gizarteak unibertsitatearen gobernuan eta administrazioan parte hartzeko kide anitzeko organoa da, bere sektoreen bitartez.