2025ko martxoaren 19a

Gaurko gobernu-bilkuran onartutako beste gai batzuk

Deskargatu irudia Irudi galeria

Kirol-arloko zerbitzu teknikoak ematen dituzten pertsonentzako prestakuntza-ikastaroak egiteko laguntzen deialdia baimendu da 
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, laguntzen deialdi bat baimendu du kirol-arloko zerbitzu teknikoak ematen dituzten pertsonentzako prestakuntza-ikastaroak egiteko; tartean, monitoreak, entrenatzaileak, epaileak eta arbitroak aurkitzen dira. Deialdia Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak sustatu du, 26.000 euro izango ditu, eta 2024ko urriaren 16tik 2025eko urriaren 31ra bitarte egindako prestakuntza-jarduerak finantzatzea aurreikusten da. 


Foru Gobernuak sei notario berri izendatu ditu Iruñean, Tuteran, Lizarran eta Alesbesen 
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, lurraldean lan egingo duten sei notario berri izendatzeko foru-dekretuak onartu ditu. Hain zuzen ere, honako hauek dira: Sara Induráin Tornos, Teresa Góngora Sasal eta Germán Gómez Gacto, Iruñean lan egiteko; María del Carmen Gorena Puértolas, Tuteran notario lana egiteko; Eduardo Yuste Sánchez, Lizarran lan egiteko; eta Paloma López de Uralde Alcoba, Nafarroako Alesbesen lan egiteko. Nafarroako Gobernuak eskumena du zerbitzua Foru Komunitatean eman behar duten notarioak izendatzeko, Foru Erregimena Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52. artikuluaren arabera. Gaurko izendatzeak Lehendakaritza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak burututako proposamenaren arabera egin dira.