Descárgate la app
Administrazioko langileentzat %0,5eko soldata-igoera baimendua
2024ko martxoaren 20a
Administrazioko langileentzat %0,5eko soldata-igoera baimendua
Neurriaren kostu zenbatetsia 15,5 milioi eurokoa da
Oficina con personal público de Navarra.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki du apirileko nominan %0,5eko soldata igoera ordaintzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileei, Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko ordezkari sindikalen aurrean iragarri duen bezala
Igoera hori nazioko akordio batean jasota zegoen, eta Barne Produktu Gordinaren (BPG) bilakaeraren mende zegoen. Atzeraeragina izango du 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Neurri horren kostua 15.584.995,84 eurokoa da.