Descárgate la app
Nafarroak eta Estatuak hitzarmen bat sinatu dute Arbitraje Batzorde bat eratzeko, Foru Komunitatean bizi diren 36.000 pertsona ezinduen kexak eta erreklamazioak ebazteko
2024ko irailaren 24a
Nafarroak eta Estatuak hitzarmen bat sinatu dute Arbitraje Batzorde bat eratzeko, Foru Komunitatean bizi diren 36.000 pertsona ezinduen kexak eta erreklamazioak ebazteko
Taberna lehendakariordeak eta Bustinduy ministroak arbitraje-sistema horren garrantzia nabarmendu dute, aukera-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren arloko gatazkak azkarrago eta eraginkorrago konpontzeko aukera ematen baitu
Nueva junta arbitral para reclamaciones de igualdad y accesibilidad de personas con discapacidad
Irudi galeria
Nueva junta arbitral para reclamaciones de igualdad y accesibilidad de personas con discapacidad
Nafarroako Gobernuak eta Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta Agendaren 2030 Ministerioak hitzarmen bat sinatu dute gaur, Nafarroak aukera berdintasuneko, diskriminazio ezeko eta irisgarritasun unibertsaleko Arbitraje Batzordea eratu ahal izateko. Batzorde hori arduratuko da desgaitasunak dituzten pertsonek Foru Komunitatean egin ditzaketen kexak eta erreklamazioak ebazteaz, hargatik eragotzi gabe kasuan kasuko babes administratiboa eta judiziala.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).