2025ko urriaren 7a

Nafarroak despopulazioaren aurkako borrokan erreferente nazional gisa duen papera indartu du Presura Azokaren IX. edizioan

Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiak zeharkako ikuspegi koordinatuaren aldeko apustua egin du, lurralde-kohesioko politikak indartzeko
Jesus Mari Rodriguez, erdian eserita, Presura Azokan.
Jesus Mari Rodriguez, erdian eserita, Presura Azokan.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak aktiboki parte hartu du Presura 2025 Landa Eremuko Espainiaren Birpopulaketarako Azoka Nazionalaren bederatzigarren edizioan, asteburu honetan Pozo Sotónen (Asturias). Topaketa hau erreferentzia nazionala bihurtu da erronka demografikoei eta landa-ingurunearen etorkizunari buruz, eta Espainia eta Portugal osoko 50 erakusketari baino gehiago bildu ditu.