2025ko otsailaren 11a

112aren Egunean, Valentzian DANAk kaltetutako herriei laguntzeko Exekutiboarekin lankidetzan aritu ziren enpresak, erakundeak eta boluntarioak aintzatetsi ditu Nafarroak

Barneko Departamentuak larrialdi baten aurrean baliabideak kudeatu eta koordinatu direla nabarmendu du, gainera ekitaldi horretan 112 telefonoaren 2024ko jarduera-datuak ere aurkeztu dira, eta, batez beste, 1.785 dei jaso ziren egunean
Valentzian DANAk kaltetutako herriei laguntzeko bideratu ziren baliabideen 
kudeaketan eta koordinazioan Foru Exekutiboarekin lankidetzan aritu ziren 
enpresa, erakunde eta boluntarioen talde-argazkia.
Valentzian DANAk kaltetutako herriei laguntzeko bideratu ziren baliabideen kudeaketan eta koordinazioan Foru Exekutiboarekin lankidetzan aritu ziren enpresa, erakunde eta boluntarioen talde-argazkia.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak 112 larrialdietarako telefono bakarraren Europako Eguna ospatu du gaur eguerdian, urtero otsailaren 11n ospatzen dena. Ekitaldi horretan, joan den urrian Valentzian DANAk kaltetutako herriei laguntzeko erabili ziren baliabideak kudeatzen eta koordinatzen Foru Gobernuarekin lankidetzan aritu ziren enpresak, erakundeak eta boluntarioak aintzatetsi dira. Ekitaldi berean, Babes Zibilak 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroaren jarduera-datuak aurkeztu ditu, eta guztira 653.507 dei jaso zituen iaz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).