2025ko azaroaren 21a

Nafarroak Europa iraunkor eta demokratiko batekiko konpromisoa berretsi du Periferiako eta Itsasoko Eskualdeen Konferentzian

Ollo lehendakariordea eta Sergio Pérez Kanpo Ekintzako zuzendari nagusia foroaren 53. edizioan izan dira
Ollo lehendakariordearen hitzaldia, Eskualdeetan eta herrietan demokrazia 
indartzeko jardunbide egokiei buruzko saioan
Ollo lehendakariordearen hitzaldia, Eskualdeetan eta herrietan demokrazia indartzeko jardunbide egokiei buruzko saioan  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilari Ana Ollok, Kanpo Ekintzako zuzendari nagusi Sergio Pérezekin batera, Bartzelonan ospatzen ari den Periferiako eta Itsasoko Eskualdeen 53. konferentzian parte hartu du. Bilkura Kataluniako Generalitateak antolatu du, eta, bertan, Nafarroak parte hartzen duen Arku Atlantikoko Batzordearen Batzar Orokorra ere egin da.

Konferentzia Demokraziari buruzko lehen Nazioarteko Mintegiarekin hasi zen, demokrazia maila anitzeko kogobernantzatik indartzearen garrantzia ardatz hartuta. Bertan, Ollo lehendakariordeak eskualde eta herrietan demokrazia indartzeko jardunbide egokien inguruko lehen saioa itxi zuen. Arlo horretan, Ollo lehendakariordeak Nafarroak Europa iraunkor eta demokratiko baten alde duen konpromisoa adierazi zuen: "Gaur jokoan dagoen demokrazia sendotuko duen Europa, eskualde eta herriek administrazio- eta kudeaketa-maila desberdinetan baterako gobernantzan duten papera bermatu eta bultzatzearen bidez. Europa honek politika berritzaileak bultzatu behar ditu, demokraziaren atzerakadari aurre egiteko eta gure demokrazia, belaunaldi berriei hurbiltzeko, bereziki".

Ildo horretan, Ollok azpimarratu zuen Europako Kontseiluaren Europako Demokrazia Berrirako Itunak demokraziaren oinarriak indartzeko eta haren onurak indartzeko balio behar duela: "Kontua ez da demokrazia berrasmatzea, baizik eta demokrazia indartzea, aberastea eta erresilienteagoa bihurtzea ekintza kolektiboaren bidez, eskualdeak eta udalerriak herritarrekiko hurbilen dauden erakunde gisa inplikatuz eta teknologiaz baliatuz."

Mintegiak partaidetza-prozesuei, tokiko demokraziari, maila anitzeko gobernantzari, lurralde-kohesioari, deszentralizazioari eta informazio digitalaren inguruneari lotutako erronka eta aukera nagusiak aztertu ditu. Eskualdeetako ordezkariek, mintegi honetan, desinformazioagatik edo tokiko parte-hartzearen higaduragatik mundu osoan gero eta handiagoa den presiopean dagoen demokraziari buruz hausnartu dute. Nazioarteko gertakari globalek eta geopolitikoek erakunde demokratikoen erresilientzia probatzen ari dira. Horrela, eta testuinguru kritiko hori kontuan hartuta, CPMR-ren 53. Batzar Orokorrean, tokiko eta eskualdeko esparrutik praktika demokratikoak nola babestu eta berritu eztabaidatu da. 

Arku Atlantikoko Batzordearen batzarra

Ondoren, Arku Atlantikoko Batzordearen Batzar Orokorra ere egin da. Azpimarratzekoa da Arku Atlantikoko Batzordea Nafarroak parte hartzen duen Periferiako eta Itsasoko Eskualdeen Konferentziaren (CRPM) sareko sei batzorde geografikoetako bat dela. Saint Malon (Frantzia), Maltan eta Lisboan (Portugal) egindako azken topaketetan, Nafarroak bere erakundetze prozesuan aurrera egitearen aldeko apustua egin du, makroeskualde gisa.

Batzar honetan, Euskadi buru dela, Nafarroak erakunde horietan parte hartzeko, erakundeen aldeko apusturako eta Nafarroako Gobernuaren presentzia eta parte-hartze europarra areagotzeko duen konpromisoa berretsi da. Izan ere, Nafarroa da une honetan Pirinioetako Lan Erkidegoaren (PLE) eta Akitania Berria Euskadi Nafarroa euroeskualdearen buru – 82 sare europarretan dago –. Europar Batasunak finantzatutako hainbat proiektutan ere parte hartzen du, bereziki POCTEFAn.

Bestalde, Nafarroak trantsizio ekologikoaren eta energia berde eta alternatiboen alde egin duen apustuak, industria bere BPGaren % 31 den ekonomia honetan, CRPM eta Arku Atlantikoa foro aproposak izatea ahalbidetzen du, beste eremu batzuetan bultzatzeko, hala nola unibertsitateen foro baten garapenean, Europako ardatz atlantikoaren inguruan makroeskualde baten sorreran, energia berriztagarrien aldeko apustuan eta Europako eskualdeen etorkizunean.

Sergio Pérez Foru Gobernuaren Kanpo Ekintzako zuzendari nagusiaren hitzetan, "uste dugu foro hauek Nafarroarentzat interes berezia duten gaietarako aukerak sortzen dituen lankidetza-ingurune batean sakontzeko aukera ematen dutela. Hori dela eta, inoiz baino beharrezkoagoa da kohesio-politika deszentralizatuaren aldeko apustua egitea, eskualdeek garapen ekonomikoan ere funtsezko zeregina izan dezaten".

Aste honetan Bartzelonan egin den topaketari amaiera emateko, Eskualde Periferikoen eta Itsas Eskualdeen Konferentziaren batzarrean parte hartu duten eskualdeen adierazpen bat onartuko da.