2025ko urtarrilaren 22a

Nafarroak berretsi egin du Foru Komunitatean asiloa eta babesa eskatzen duten pertsonak babesteko eta hartzeko konpromisoa

2023an, Nafarroak nazioarteko 2.171 babes eskaera jaso zituen, hau da, % 120 gehiago aurreko urtean erregistratutako 983 eskaerekin alderatuta
Ezkerretik eskuinera: Juanjo San Martín (Gurutze Gorria), Mª Esther 
Fernández (Gurutze Gorria), Elisabeth Monreal (Accem), Julia M. Ortega 
(Accem), Marisol de la Nava (Migrazio Politiketako zuzendari nagusia), 
Begoña Alfaro (lehendakariordea eta kontseilaria), Raquel Sánchez 
(Proetxebizitza), Dámaris Barajas (Proetxebizitza), Idoia Oneca (CEAR), 
Natalia Viaga (Karitateko alabak).
Ezkerretik eskuinera: Juanjo San Martín (Gurutze Gorria), Mª Esther Fernández (Gurutze Gorria), Elisabeth Monreal (Accem), Julia M. Ortega (Accem), Marisol de la Nava (Migrazio Politiketako zuzendari nagusia), Begoña Alfaro (lehendakariordea eta kontseilaria), Raquel Sánchez (Proetxebizitza), Dámaris Barajas (Proetxebizitza), Idoia Oneca (CEAR), Natalia Viaga (Karitateko alabak).  Deskargatu irudia Irudi galeria

Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria Nafarroan nazioarteko babes programen ardura duten gizarte entitateetako ordezkariekin bildu da gaur goizean, asilo eta aterpe eskatzaileen babesarekin eta harrerarekin duten “erabateko konpromisoa” berresteko. Adierazi behar da bilera horrek balio izan duela pertsona horiei guztiei ematen zaien arreta hobetzeko lankidetza ildo berriak bilatzeko, 2023an 2.171 izan baitira Nafarroan, aurreko urtean baino %120 gehiago (983) eta 2021ean baino %265 gehiago (594).

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).