Descárgate la app
Uda honetan plastikozko botilak eta latak biltzeko Estatuan aitzindaria den sistema jarri du martxan Nafarroak
2025ko uztailaren 22a
Uda honetan plastikozko botilak eta latak biltzeko Estatuan aitzindaria den sistema jarri du martxan Nafarroak
Zangozan Ingurumenak eta Mankomunitateak birziklapena eta ekonomia zirkularra sustatzeko bultzatutako Gordailu, Itzulketa eta Itzulera (SDDR) sistema dago
Ana Bretaña, Ingurumeneko zuzendari nagusia, eta Aitor Sola, Zangozako Mankomunitateko presidentea, gainontzeko arduradunekin aurkezpenean.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Zangoza Nafarroako lehen herri bihurtu da uda honetan, Estatuan aitzindaria den proiektu pilotu bat abian jarri duena, Gordailuaren, Itzulketaren eta Itzuleraren Sisteman (SDDR) oinarrituta. Ekimen horren helburua hondakinak murriztea eta ontziak itzultzearen bidez birziklatzea sustatzea da. Proiektua ekainaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean garatzen da, eta Landa Garapen eta Ingurumen Sailak bultzatu du, Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoaren (OPREC) bitartez, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen laguntzarekin.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).