2025ko azaroaren 21a

Nafarroak ATENA Trantsizio Energetikoaren Agentzia ezartzeko lehen urratsak eman ditu

Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikorako Zerbitzuak antolatutako lan-saioa aurrerapauso erabakigarria da ATENAk Nafarroan bete-betean jardun ahal izateko ibilbide-orrian
Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Sailaren 
instalazioetako lan saioko parte-hartzaileak.
Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Sailaren instalazioetako lan saioko parte-hartzaileak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak aste honetan amaitu du etorkizuneko Trantsizio Energetikoaren Nafarroako Agentziari (ATENA) zuzendutako talde-saio handi bat. Jardunaldia ManagEnergy adituen misioaren eta Trantsizio Energetiko Garbiaren (CET) gobernantza hobetzea helburu duen PLAN4CET proiektuaren barruan egin zen. Proiektu horren bazkide dira Nafarroako Gobernua, Nasuvinsa enpresa publikoa eta Iruñeko Udala.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).