Descárgate la app
Nafarroak ATENA Trantsizio Energetikoaren Agentzia ezartzeko lehen urratsak eman ditu
2025ko azaroaren 21a
Nafarroak ATENA Trantsizio Energetikoaren Agentzia ezartzeko lehen urratsak eman ditu
Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikorako Zerbitzuak antolatutako lan-saioa aurrerapauso erabakigarria da ATENAk Nafarroan bete-betean jardun ahal izateko ibilbide-orrian
Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Sailaren instalazioetako lan saioko parte-hartzaileak.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Nafarroako Gobernuak aste honetan amaitu du etorkizuneko Trantsizio Energetikoaren Nafarroako Agentziari (ATENA) zuzendutako talde-saio handi bat. Jardunaldia ManagEnergy adituen misioaren eta Trantsizio Energetiko Garbiaren (CET) gobernantza hobetzea helburu duen PLAN4CET proiektuaren barruan egin zen. Proiektu horren bazkide dira Nafarroako Gobernua, Nasuvinsa enpresa publikoa eta Iruñeko Udala.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).