2025ko apirilaren 4a

Nafarroak lehen aldiz lortu du Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren "FID lerroa" programaren finantzaketa, berrikuntza eskaritik sustatzeko

Navarrabiomed da ingurune biosanitarioan garatuko den proiektuaren liderra, eta Foru Komunitateak eskualde berritzaile gisa duen posizionamendua indartzen du
Domínguez eta García kotnseilariak, María Ángeles Montes eta Agurtzane 
Martínezekin eta Navarrabiomedeko langileekin.
Domínguez eta García kotnseilariak, María Ángeles Montes eta Agurtzane Martínezekin eta Navarrabiomedeko langileekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak INNOVAP3M proiektua garatzeko finantzaketa eman dio Nafarroari, eskaritik berrikuntza sustatzeko "FID lerroa" ren deialdiaren bidez eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsen (EGEF) esparruan. Lehen aldiz lortu du Foru Komunitateak Zientzia, Ikerketa eta Unibertsitate Ministerioaren finantzaketa lehiakor hori, eta horri esker, Navarrabiomed – Miguel Servet Fundaziotik, esparru biosanitariora bideratutako soluzio teknologiko berriak bilatu ahal izango dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).