2025ko azaroaren 13a

NOUko 400 pazientek baino gehiagok 1 motako diabetesa kontrolatzen dute glukosa neurtzea eta intsulina ematea automatizatzen duten sistemak erabiliz

Ostiral honetan Diabetesaren Munduko Eguna izango da, Nafarroan 47.000 pertsonak duten gaixotasuna, horietatik 3.000 lagunek 1 motakoa eta 44.000 lagunek 2 motakoa
Helduen diabetesa artatzeko eta NOUeko pediatriako taldeak.
Helduen diabetesa artatzeko eta NOUeko pediatriako taldeak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko (HUN / NOU) 400 paziente inguruk, 1 motako diabetesa dutenak (320 heldu eta 85 pediatriko) gaixotasuna kontrolatzeko sistema integratuak erabiltzen dituzte. Hain zuzen ere, gailu berritzaileak dira, 1 motako diabeteserako terapiaren aurrerapen handienekoa bezala jotzen direnak. Glukosaren neurketa eta dagokion intsulina ematea automatizatzen dute lortutako datuen arabera. Beraz, abantaila handiak eskaintzen ditu erosotasunaren eta segurtasunaren aldetik, tratamendu konbentzionalekin alderatuta. Azaroak 14an, ostirala, Diabetesaren Munduko Eguna izango da. Nafarroan 47.000 pertsona inguruk dute gaitza, ia 3.000 lagunek 1 motakoa eta 44.000 inguruk 2 motakoa.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).