Descárgate la app
Gazteentzako Informazio Puntuak, gazteria komunitatearekin lotzen duten hariak
2025ko uztailaren 3a
Gazteentzako Informazio Puntuak, gazteria komunitatearekin lotzen duten hariak
SEI Elkartea sarera atxiki den lehen gizarte-erakundeetako bat da, eta guztira 35 erakundek osatzen dute
“Leku berri batera iristea ez da erraza, ez duzu eta ezer ezagutzen”, esan du Miguel Lastrak, duela hiru urtetik hona Nafarroan bizi den 20 urteko gazteak. Harentzat, “gazteei interesatzen zaizkien gaiei buruzko era guztietako informazioa ematen dizuten leku bat izatea” funtsezkoa izan zen. Leku horiek gazteria komunitatearekin lotzen duten hariak dira, Gazteentzako Informazio Guneak, eta Nafarroan guztira 35 espazioko sare bat osatzen dute. Sare horretara batu berria da SEI Elkartea, migrazio-doluen eta familia berriz elkartzeko prozesuetan laguntza ematen aritzen dena.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).