Descárgate la app
Nafarroako energia-komunitateek pobrezia energetikoari aurre egiteko tresna bat dute jada
2025ko irailaren 23a
Nafarroako energia-komunitateek pobrezia energetikoari aurre egiteko tresna bat dute jada
Nasuvinsak bultzaturiko proiektua den OTC Navarrak egindako azterketetan, parte-hartzea eta inpaktu soziala azpimarratzen dira energia-komunitateen eginkizun eraldatzailea indartzeko ardatz estrategiko gisa
Basterra zuzendari nagusia, Nafarroako energia-komunitateetako ordezkariekin, Nasuvinsako langileekin eta Traza Consultoría enpresako aholkulari-taldearekin.
Irudi galeria
Trantsizio Energetikorako eta Digitalerako, I+G+b Enpresarialeko eta Ekintzailetzako zuzendari Nagusia den Garbiñe Basterrak energia-komunitateetan parte hartzeari buruzko azterketa estrategikoen aurkezpenean parte hartu du gaur goizean, Iruñean egin den jardunaldian. Ekitaldi horrekin beste urrats bat eman da Nafarroako Gobernuak energia-komunitateetara pobrezia energetikoaren erronkei aurre egiteko eta trantsizio inklusiboago eta bidezkoago baterantz aurrera egiteko behar diren tresnak hurbiltzeko duen konpromisoan.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).