Descárgate la app
‘Irulegiko multzoa’, Interes Kulturaleko Ondasun izendatua
2023ko apirilaren 26a
‘Irulegiko multzoa’, Interes Kulturaleko Ondasun izendatua
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Irulegiko Multzoa (Aranguren Ibarra) Interes Kulturaleko Ondasun izendatzea erabaki du. Gune arkeologiko hori gazteluaren hondakinek eta aurreko habitat protohistorikoak osatzen dute, Burdin Aroaren amaierako Brontze Erdialdetik aurrera. Habitat horietan, antzinako kastroa edo erromatarren aurreko gotorlekua eta aurrekari bat daude.
Kultura eta Kirol Departamentuak azaroan abiarazi zuen multzoaren IKO izendapena egiteko ekimena zeinen gainean aldeko txostena eman zuen, joan den martxoaren 31n, Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluko Ondare Historikoaren Batzordeak.
Exekutiboak lekua IKO izendatu izanak Gune Arkeologikoa izendatutako eremu honen lege-babesa inplikatzen du; Kultura Ondarearen Foru Legeak, metodologia arkeologiko bat eskatzen duten ondare aztergaien leku bezala definitzen du. Eta arauak erabakitzen du ondarearen titularrek -kasu honetan Aranguren Ibarreko Udala eta partikularrak- bere ondareak kontserbatu eta babestu beharko dituztela bere hondamendia saihestearren eta bere izaerarekiko erabilera egoki bat sustatzearren, bere kontserbaziorako interes sozial bat sustatze aldera.
Babesaren finkapena
Zehaztu behar da Iruñerriko ekialdeko sektorea menderatzen zuen gaztelu zaharraren hondakinak jada Interes Kulturaleko Ondasuntzat hartzen zirela, gaztelu guztiak babestu ohi dituen estatuko araudiaren arabera. Hala ere, arkeologia-indusketek, Exekutiboaren arabera babestea beharrezkoa den ondare handiago batean barne hartutako kontserbazio-egoera onean zauden hondakinak dakartzan gotorlekuaren ezaugarriak, eboluzioa hala nola perimetroa ezagutzea ahalbidetu dute.
Nafarroako Gobernuaren izendapena oinarri duen espedientean azaltzen da, ikuspuntu zientifiko batetik, habitat protohistorikoaren sekuentzia zabala (hau da, eskrituraren agerpenarekiko aurreko periodoak), Brontze Erdialdetik Burdin Aroaren amaiera arte, alegia K.A. 2.000 eta 1.000 arteko epean, ezohikoa dela eremuan eta “Nafarroan Kristo aurreko 1. milurtekoa ezagutze aldera, aztarnategiko multzoaren ageriko potentzial bat eskaintzen duela. Horrez gain, adierazi da kontserbazio-egoera aproposa dela aro hura ezagutzeko, baita lekua euskal lurraldea egituratuko zuen oppidum gotorleku nolatan bihurtu zen jakiteko ere. Jakina denez, indusketen garapenean zehar, joan den azaroan, aztarnategian, Irulegiko Eskua topatu zen, eremuko etxebizitza bateko ongi-etorriaren plaka apaingarri bat, euskeraz idatzitako KA I. mendeko lehenengo testu ezagunarekin.
Gaur Nafarroako Gobernuak erabaki duen izendapenak, Multzoa babesteko neurrien ezarpena inplikatzen du, adibidez egungo erabileren iraunkortasuna, bideak hobetzeko edota landaretza garbitzeko eta zuhaiztia gardentzeko zereginekin lotutako baimenen aurretiko kontrol arkeologikoa. Gainera, esparru mugatuan eginiko esku-hartze orotan Kultura eta Kirol Departamentuaren aurretiko baimenarekin kontatu beharko da eta Aranguren Ibarreko Udalak ingurunea babesteko hirigintza antolamendu-baliabideak idatzi edo egokitu beharko ditu. Horrez gain, Arkeologia-gunearen kultura, olgeta eta ingurumen erabilera sustatuko da.