Descárgate la app
Ollo lehendakariordeak Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluan parte hartu du
2026ko apirilaren 24a
Ollo lehendakariordeak Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluan parte hartu du
Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Ana Ollok Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluan parte hartu du gaur. Bertan, erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du memoria historikoaren arloan. Horren erakusgarri da Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak eta Memoria Demokratikoko Estatu Idazkaritzak frankismoaren biktimei buruzko informazioa trukatzeko sinatutako aldebiko hitzarmena. Nafarroak, gainera, lankidetza instituzional horren esparruan, 138.618 euro jasoko ditu aurten memoria demokratikoaren arloko proiektuak eta programak bultzatzeko, gaur egindako bileran jakinarazi denez. Bileran Foru Komunitateak online parte hartu du, eta beste gai batzuk ere jorratu ditu, hala nola Estatuko DNA bankua edo Memoria Demokratikoaren Legearen arau- eta antolaketa-garapena.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).