2026ko apirilaren 24a

Ollo lehendakariordeak Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluan parte hartu du

Nafarroak hitzarmen bat sinatu berri du Estatuarekin frankismoaren biktimei buruzko informazioa trukatzeko, eta aurten 138.618 euro jasoko ditu memoriaren arloko proiektuak indartzeko, autonomiaren eta Ministerioaren arteko bileran landu den bezala
La vicepresidenta Ollo durante la reunión del Consejo Territorial de 
Memoria.
La vicepresidenta Ollo durante la reunión del Consejo Territorial de Memoria.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Ana Ollok Memoria Demokratikoaren Lurralde Kontseiluan parte hartu du gaur. Bertan, erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du memoria historikoaren arloan. Horren erakusgarri da Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak eta Memoria Demokratikoko Estatu Idazkaritzak frankismoaren biktimei buruzko informazioa trukatzeko sinatutako aldebiko hitzarmena. Nafarroak, gainera, lankidetza instituzional horren esparruan, 138.618 euro jasoko ditu aurten memoria demokratikoaren arloko proiektuak eta programak bultzatzeko, gaur egindako bileran jakinarazi denez. Bileran Foru Komunitateak online parte hartu du, eta beste gai batzuk ere jorratu ditu, hala nola Estatuko DNA bankua edo Memoria Demokratikoaren Legearen arau- eta antolaketa-garapena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).